Borrar

Araba Garapen Agentziak eta Trebiñuk lankidetza izango dute industria lurzorua sustatzeko

Akordio hori gehitzen zaio erakunde arteko lankidetzari, hain zuzen, GILSA, Araba Garapen Agentzia eta Sprilur-en artekoa industria lurzorua elkarrekin sustatzeko

i.agote

Martes, 31 de octubre 2017, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Araba Garapen Agentziak eta Trebiñuko Udalak hitzarmena izenpetu dute datozen bi urteetan elkarlanean jardun dezaten AGR-2 industrialdea sustatzeko. Akordioak lankidetza jasotzen du poligono horretako pabiloiak eta orubeak merkaturatzeko eta sustatzeko, salerosteko edo errentan emateko pabiloi eta orubeok euren produktuen katalogoan eta merkataritza sustapeneko tresnen barruan sartuz, hala nola web gunean, katalogoetan, GIS korporatiboan… Gainera, lankidetza horren barruan dago mantentze zerbitzuak batera erostea, poligonoko industrialek parte hartzea jarduera zehatzetan edo aholkularitza ematea Trebiñuko Konderriko industria sektore hura kudeatzean.

Pilar García de Salazar diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuak, foru sozietatearen ordezkaritzan, eta Elena Ramírez, Trebiñuko Konderriko Udaleko alkatea denez, izenpetu dute akordioa, bi alderdientzako oso onuragarria izango delakoan baitaude.

“Gure asmoa da jarraitzea ekimenak abian jartzen Araba Garapen Agentziaren bidez, balioan jartzeko landa zonako industrialdeen eraginkortasuna eta lurraldearen baliabideak sustatzeko”, azaldu dudiputatuak, “bere garaian argi eta garbi utzi genuen gure asmoa dela horrelako ekintzak lurralde osoan egitea eta filosofia horren adierazle hemendik aurrera Trebiñun egingo dugula”.

Ramírez, berriz, pozik agertu da hitzarmenarekin, “uste dugu aldundiaren, eta ondorioz Araba Garapen Agentziaren, eskaintzariatxikitzeak ahalbidetzen digula aukera zabalagoa izatea, esaterako sozietatehonetara hurbiltzen diren inbertsoregaiek gu ezagutzea", azpimarratu du.

Akordio hori gehitzen zaio erakunde arteko lankidetzari, hain zuzen, GILSA, Araba Garapen Agentzia eta Sprilur-en artekoa industria lurzorua elkarrekin sustatzeko. Haren bidez, izenpetzaileak jakitun ziren ahaleginak koordinatu beharra zegoela bere jardueraren gardentasuna eta arintasuna errazteko eta industria azpiegituren enpresa eskatzaileei eskainitako zerbitzua hobetzeko; izan ere, Arraia-Maeztuk filosofia hori dauka 2016tik eta hemendik aurrera Trebiñuko Konderriak.

AGR-2 industriaguneak gaur egun 16 lurzati ditu; horietako 10 Trebiñuko Konderriko Udalarenak dira. Gune horiek 525 metro koadro eta 612,5 metro koadro bitartekoak dira; ekipamendurako espazio batere badago, 2500 metro koadrokoa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios