http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aqualiak eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak iturriko uraren kontsumoa sustatuko dute

«Bilboko iturriko ura Estatu osoko onenetakoa» dela adierazi dute

ELCORREO.COM

Aqualia konpainiak, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin lankidetzan, kanpaina bat jarri du abian Bilboko etxeetan iturriko uraren kontsumoa sustatzeko, baliabide horrek Bizkaiko hiriburuan duen kalitateari balioa emanez. Kanpainak iturriko ura kontsumitzeak herritarrentzat abantaila ugari dakartzala azpimarratuko du, kalitatearengatik eta ingurumen onura eta onura ekonomikoengatik.

Kanpainaren arduradunen arabera, azken urteotan, hainbat azterlan independentek «Bilboko iturriko ura Estatu osoko onenetakoa» dela adierazi dute, eta mineralizazio gutxiko ur biguna bezala definitu dute. Gainera, Bilboko iturriko ura, kalitatezkoa eta zapore onekoa izateaz gain, botilako ura baino merkeagoa da.

«Iturriko ura gehien kontrolatzen den elikagaia da, administrazioek ura biltzen denetik kontsumitzailearen iturrira iritsi arte ezartzen dituzten erregulazio eta kontrolei esker, eta horrela uraren osasungarritasuna, kalitatea eta garbitasuna bermatzen dute. Bestalde, iturriko ura kontsumitzeak ingurumena gehiago zaintzea dakar, hondakin gutxiago sortzen direlako, eta horrela garapen jasangarria bultzatzen da eta etxeko ekonomiari mesede egiten dio», azaldu dute.

Kanpaina abia da jada sare sozialetan informazio bideo batekin, eta ekitaldi bat egingo da Areatzan bihar 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 20.00etara. Bertan, bilbotarrak ur dastaketa bat egitera gonbidatuko dituzte, eta ur horien artean, noski, Bilboko iturriko ura egongo da. Jarduera horretan parte hartzen duten herritar guztiek kristalezko botila pertsonalizatu bat jasoko dute.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos