http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

APASOSek txakurrak adoptatzeko antolatutako XI. kanpaina izango da asteburuan Probintzia plazan

Txakurrak adoptatzeko “Adoptatuko nauzu?” XI. kanpaina izango da asteburuan Probintzia plazan, APASOS elkarteak udalaren laguntzaz antolatuta

SERGIO EGUÍA

Armentiako Animaliak Babesteko Zentroan dauden animalien adopzioak bultzatzea da kanpainaren helburu nagusia, jabeak bilatzea, beste animaliaren bat erosi ordez horiek har ditzaten, elkartasunez. Aurreko urteetan bezala, bereziki aintzat hartuko ditu kanpainak arriskutsu izan daitezkeen txakurrak; animaliak babesteko zentro horretan 40tik gora dira.

APASOSek informazio-lekua eta denda solidarioa ere jarriko ditu Probintzia plazan, eta bildutako dirua bazterrera utzitako animaliei laguntzeko erabiliko da oso-osorik.

EGITARAUA

Irailak 9, larunbata

11:30 Txakur-lantegia, txikientzat

Iñaki Carretero, txakur-hezitzailea

12:30 Animaliak Babesteko Zentroan adoptatzeko dauden txakurren erakusketa.

13:30 Txakurrak hezteko lantegia: txakurra hezteko oinarrizkoak

Iñaki Carretero, txakur-hezitzailea

18:00 Egizu argazkia maskotarekin.

Ekia argazki-estudioa

18:30 Txakur lehiaketa, animazioa eta ipuinak

Iñaki Carretero, txakur-hezitzailea.

Ekarri zure txakurra eta erakutsi harro. Aurretiko izen-emateak: ekitaldia baino 30 minutu lehenago.

20:00 Jardunaldiaren amaiera

Irailak 10, igandea

11:30 Egizu argazkia maskotarekin.

Ekia argazki-estudioa

11:30 Lantegia: txakurraren jokabide-arazoak gutxitu edo desagertzea; jarrera erasokorrak, antsietatea…

Oscar Flores, txakur-hezitzailea

12:30 Adoptatzeko txakurren erakusketa.

13:30 Hezitako txakurren erakustaldia

Oscar Flores, txakur-hezitzailea

15:00 Jardunaldiaren amaiera

Fotos

Vídeos