http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Anni Albers: ikusmena ukitu', Guggenheimean

Urriaren 6tik 2018ko urtarrilaren 14a arte

ELCORREO.COM

Guggenheim Bilbao Museoak Anni Albers: ikusmena ukitu erakusketa aurkezten du (urriak 6tik 2018ko urtarrilaren 14a arte), ibilbide xehe bat zazpi hamarkadatan zehar ehun-artearen baitan izan den artista aitzindariaren obran zehar. Josef eta Anni Albers Foundation erakundearekin elkarlanean burutu dugu, eta Albersen obrara egindako gerturatze kronologikoa da erakusketako ibilbidea. Era berean, epe eta sail desberdinetako lanen arteko konexioa ulertzeko aukera ematen du, behin eta berriro errepikatzen diren motibo eta ideien eta gauzatze iragankorren berri emanez. Halaber, erakusketak, artista honen kasuan, materialak eta lan-teknikak ideiaren aurretik nola dauden islatzen du, bai eta horiek, kasuan kasu, ideia nola zuzendu eta definitzen duten ere.

Anni Albersen bizitza (Berlin, 1899 – Orange, Connecticut, AEB, 1994) nabarmen markatu zuen artistaren lana zuzendu zuten material eta teknikekiko izandako intimitateak. Ehungintza-artean edo Fiber Art deitutakoan izandako aitzindari paperagatik bereziki ezaguna izan zen Albers, bai eta tramen tratamenduan gauzatutako berrikuntzengatik eta ehunaren motibo eta funtzioetan egindako etengabeko bilaketagatik ere; gainera, giltzarri izan zen artistaren irudia diseinatzaile gisa birdefinitzeko. Kolonaurreko arteak eta industria modernoak inspiraturiko artea izan zen berea, ehungintza artisau-lantzat eta emakumeei zegokien lana zelako usteak gainditu zituena.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos