http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Andre Maria Zuriaren jaietako eskulangintza azoka Carmelo Bernaola ibilbidera aldatu da

SERGIO EGUÍA

Gaur hasiko dira instalatzen Andre Maria Zuriaren jaietako eskulangintza azokako 65 saltokiak Carmelo Bernaola ibilbidean; jaietako espazio hori lekuz aldatu da, azken urteetan azoka egiten zen lekuan, Senda ibilbidean, ehunka urteko zuhaitzetatik adarrak erortzeko arriskua antzeman baita.

Lekua aldatzeaz gain, hobetu egingo da espazioaren diseinua. Saltokiak, bezeroak eta bisitariak eguzkitik babestearren, Gasteizko Udalak erabaki du sarrera bakarreko korridorea instalatzea etxolekiko paralelo. Gauez argiztatuta egongo da, denentzako erosoagoa izan dadin.

Azokak 65 etxola izango ditu, ohi bezala, eta bertako eskulanak zein leku exotikoetakoak (India, Ekuador, Nepal, Turkia…) erosi ahalko dira. Aurten 91 eskabide aurkeztu dira saltokietako bat hartzeko, 2016an baino bost gehiago; horrek erakusten du badela interesa saltokiak esleitzerakoan artisautza osagaia lehenesten duen azoka horretan parte hartzeko.

Saltzaileen jatorriari dagokionez, 15 saltzaile (% 23) Arabakoak dira, 7 Bizkaikoak, 8 Nafarroakoak, 12 Kataluniakoak eta 10 Madrilekoak; gainerakoak leku hauetatik etorriko dira: Errioxa (2), Asturias (1), Gaztela eta Leon (2), Aragoi (2), Kantabria (1), Valentziako Erkidegoa (2), Murtzia (1), Extremadura (1) eta Gaztela-Mantxa (1).

Uztailaren 24ko 12:00etan irekiko da azoka, eta abuztuaren 10eko 02:00etan itxiko. Saltokiak goizeko 11:00etan irekiko dira, eta gaueko 3:00etan itxiko, bi salbuespenekin: uztailaren 24an goizeko 12:00etan irekiko da azoka, eta abuztuaren 10an gaueko 02:00etan itxiko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos