http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Andoni Egaña, Jone Uria, Igor Elortza eta Amets Arzallus bertsolariak Bilbon izango dira

Amets Arzallus bertsolaria./Borja Agudo
Amets Arzallus bertsolaria. / Borja Agudo

Ekitaldia Santutxuko Karmelo plazan izango da 13.00etan

ELCORREO.COM

Bertsoak Santutxura bueltatuko dira asteburu honetan. Auzo honetako Bertso Eskolak eta Bilboko Udalak elkarrekin antolatzen duten Udaberriko Bertso Saioak elkarrekin antolatzen duten Udaberriko Bertso Saioak egitarauaren 34. edizioak bigarren hitzordua izango du gaur. Ekitaldia Santutxuko Karmelo plazan izango da eta Andoni Egaña, Jone Uria, Igor Elortza eta Amets Arzallus bertsolariek hartuko dute parte. Saioa 13.00etan hasiko da.

Udaberriko Bertso Saioak joan den larunbatean hasi ziren, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Oihana Bartra eta Etxahun Lekue bertsolarien parte hartzearekin. Ekitaldia Santutxun antolatu zen ere.

Antolatzaileek azaldu dutenez, Bilbon euskal kultura eta hizkuntza sustatzeaz gain, Udaberriko Bertso Saioak programak euskaltzaleen arteko topaleku izan nahi du, eta, aldi berean, Santutxuko Bertso Eskolak hirian egiten duen lana bultzatu. Halaber, antolatzaileek azpimarratu dute emakumeek egitarauan duten presentzia, bertsolaritzaren panoraman emakumeak %15 inguru badira, Udaberriko Bertso Saioak egitarauan %40 baita.

Karmelo plazan izango den hirugarren eta azken saioa maiatzaren 19an izango da, eta bertan Uxue Alberdi, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta Ibon Ajuria bertsolariek parte hartuko dute. Ohikoa denez, Santutxuko Bertso Eskola izango da gai jartzailea.

Udaberriko Bertso Saioak egitaraua maiatzaren 25ean amaituko da, bertso-poteoarekin, 20.00etatik 23.00etara, Santutxu auzoko hainbat aisia gunetatik (Kuluxka, Dacca, Aintzi, Baztertxu eta Mahats Berri tabernak). Onintza Enbeitak, Nerea Ibarzabalek eta Arkaitz Estiballesek girotuko dute bertso-poteoa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos