http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Amurrion areagotu egingo dute bide-garbiketa zaindariaren jaietan zehar

I.AGOTE

Hilabete honetan, 12tik 17ra bitartean, zaindariaren jaiak ospatuko ditugu, eta udalak kaleak garbitzeko dispositibo berezi bat jarriko du martxan, egun horietan jende gehien biltzen den eremuak egoera ezin hobean egon daitezen.

Horretarako, jaiegun bakoitzean garbiketarako lehentasunak ezarri dira, aurreko egunean jende gehien biltzen dituzten azken ekintzen eremuen arabera eta egunaren lehenengo ekintzen arabera. Gune horiek garbitu ostean, udalerriaren ohiko garbiketa egingo da.

Hainbat ekintzak garbiketa-ahalegin berezia eskatzen dute, besteak beste, txupinazoak. Kasu horretan, jaiei hasiera emateko ekitaldiaren osteko antzerki ikuskizuna amaitu eta gune horretatik jendea atera ondoren, brigadak Juan Urrutia plaza garbitu eta sortutako hondakin guztiak bilduko ditu.

Txosnaguneari dagokionez, txosnak arduratuko dira eremu bakoitza higiene-baldintza egokietan mantentzeaz, eta, bestetik, enpresako langileek eremuaren kanpoaldea eta gune publikoak garbituko dituzte.

Cespa enpresako hamar langile izango dira bide-saneamenduko eta pilatutako zikinkeria kentzeko lanen arduradunak. Lan horiek egiteko, kamioi baldeatzaile bat, kalea garbitzeko kamioi bat eta presio handiko tutuak erabiliko dira. Era berean, desinfektatzaile eta usain txarra kentzeko produktuak erabiliko dituzte, jai-eremuetan sortzen diren usainak eraginkortasunez tratatzeko.

Fotos

Vídeos