http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Amurrioko Gabonetako Saskibaloiko Txapelketa, udal-pilotalekuan

SERGIO EGUÍA

Aurtengoa 33. edizioa izango da. Eta berriro ere, udal-pilotalekuan egingo da. Hilaren 26an, asteartean, klubak goizean prestatuko du dena, eta partidak egun horretan bertan hasiko dira, 17:30etan. Hilaren 27tik (larunbata) 30era bitartean partidak egongo dira 10:30ean, 12:00etan, 17:30ean eta 19:15ean. Benjaminen taldeek bi goiz hartuko dituzte (hilaren 27a, asteazkena eta 29a, ostirala), partidak 10:30ean eta 12:00etan izango dira; eskolak, berriz, hilaren 30ean, larunbatean, jokatuko du, 10:30ean. Benjaminen kategoriako 60 haurrek eta Zaraobe Klubeko eskolako 25 haurrek parte hartuko dute.

Gabonetako txapelketan hemezortzi partidu jokatuko dira guztira. Txapelketan honako hauek hartuko dute parte: eskolako haurrek eta kimu, infantil, kadete eta senior kategoriek, emakume eta gizonezkoetan. Beste klub batzuek parte hartzea espero da, Azpeitia, Arrigorriaga, Durango, Laudio, Bilbo, Gasteiz, Urduña eta Eskoriatzakoak, hain zuzen. Gabonetako txapelketa honek hasieratik izan ditu txapelketari eta saskibaloiko kirolari fidelak diren ikusle ugari, eta horiek dohainik ikus ditzakete partiduak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos