Borrar
El debate electoral de EL CORREO con los candidatos, en directo a las 11.00 horas

Amurriok ikerlan bat sustatu du herriko 75 urtetik gorako adinekoen egoera ezagutzeko

sergio eguía

Viernes, 2 de febrero 2018, 23:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Amurrioko Udalak, 'Amurrio Lagunkoia' ekimenarekin bat egin zuenetik adinekoekin duen konpromiso etengabea dela eta, adinekoentzako proiektuak ezartzen aurrera egiten jarraitzen du.

Horiek horrela, adinekoen errealitatea sakonago ezagutzearren, 75 urtetik gorakoen egoerari buruzko diagnostikoa egiten ari da Udala, horien bizi-kalitatea hobetzeko neurriak hartzeko informazioa izateko.

Ikerlan horri esker, adinekoekgizarte-, harreman- eta ekonomia-arloetan dituzten premietako batzuk ezagutuko dira, baita horien bizi-ohiturak eta zein udal-baliabide eskuratzen duten eta egunero zein zeregin egiten duten ere. Azken finean, bizimodua osotasunean egitea eragozten dieten zailtasunak.

Datuak lehen eskutik biltzeko, Udalak Gizarte Langile bat kontratu du. Bera arduratuko da bakarrik edo beste adineko batekin bizi diren75 urtetik gorakoei elkarrizketaketxean egiteaz. Horretarako, Udalak 200etik gora gutun bidali dizkio ausaz hautatutako lagin bati. Ondoren, telefonoz deituko zaie hautatukoei hitzordua jarri eta galdeketa egiteko.

Era berean, ezaugarri horiek betetzen dituen edozeinek, gutuna jaso ez badu ere, iritzia eman nahi badu, Udaletxera deitu ahal izango du (945 89 11 61).

Elkarrizketetan lortutako datuak osatzeko eta ahalik eta ikuspegi orokorrena izateko, Udalak eragile eta interes-taldeekin bilerak egitea aurreikusi du, eta talde horiek adinekoen premia nagusiak antzemateko tresna izango dira.

«Egoera pertsonalak urteak bete ahala aldatzen dira. Hori dela eta, zerbitzuak nahiz ingurua moldatu behar dira adinekoek ahalik eta bizimodu normalizatuena eta osoena izan dezaten. Horregatik, nahitaezkoa da egoera partikularrak sakon ezagutzea», zehaztu du Amurrioko alkate Josune Irabienek.

Ikerlan horrek abiapuntua emango dio Amurrioko Udalari adinekoen bizi-ziklo horretan ongizatea bermatzeko neurriak har daitezen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios