http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Amurriok bat egingo du Trafiko Zuzendaritzak diseinatutako trafikoaren zainketa eta kontrol kanpainekin

SERGIO EGUÍA

Amurrioko Udaltzaingoak bat egingo du Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak diseinatu dituen trafikoaren zainketa eta kontrol kanpainekin, eta Erkidegoko gainerako Udaltzaingoekin lankidetzan egingo du lan.

Kanpainen helburua trafikoaren segurtasuna da, istripuak eta, ondorioz, zaurituak, saihestuz. Horrez gain, neurri hauen bitartez herritarrek bide-araudia betetzea duen garrantziaz kontzientziatu nahi du.

Udaltzaingoa inplikatuko den eta urte osoan zehar luzatuko diren kanpainak hauek izango dira: abiadura; alkoholemia eta drogak; segurtasun elementuak; arreta galtzeak; baldintza teknikoak; hiri barruko bideetako harrapaketak; eta motoak, ziklomotoreak eta bizikletak.

Kanpainen egutegia Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak markatu du, eta kasu batzuetan Estatuko Gobernuak bideratzen du, DGTaren bitartez, eta baita Europako Erkidegoak ere. Udalak, bere aldetik, kanpaina horiek bere ezaugarrien eta beharren arabera definitzeko aukera du.

2017an Amurrioko Udaltzaingoak 37 zirkulazio istripu eta 10 pertsona zauritu erregistratu zituen, horien artean harrapatutako 4 oinezko eta bizikleta gidari bat. Istripuen zergati nagusiak, gidatzeko orduan arreta galtzea, gehiegizko abiadura, maniobra irregularrak, ibilgailua garaiz ez gelditzea eta, azkenengo lekuan, alkoholemia izan dira. Gehienetan, zergatiak ez dira bakarrak izaten, eta gidatzeko orduan arreta galtzea gehiegizko abiadurarekin edo maniobra desegokiarekin batera joaten da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos