http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Amaitu da Gesaltza Añana eta Tuestako hodi biltzaile berrien eraikuntza

Gobernu Kontseiluak onartu du saneamendu obren amaierako ziurtagiria; obra horiei esker, bi herri horietako hondakin urak Espejoko HUAra eraman ahal izango dira

I.AGOTE

Amaitu dira Gesaltza Añana eta Tuestako hodi biltzaileen eraikuntza lanak; 872.389 euroko inbertsioa behar izan dute, eta, haiei esker, bi herri horietako hondakin urak Espejoko HUArekin lotu ahal dira dagoeneko. Espejoko HUAk ahalmen eta kalitate handiko araztegi bat dauka. Era horretan, hobetu egingo da Omecillo ibaiaren arroko uraren kalitatea, zeina KBE (Kontserbazio Bereziko Eremu) izendatu baitzen, Omecillo ibaiak berak ez ezik, haren ibaiadar Linares eta Saladok ere osatzen dutelarik.

Era horretan, Arabako Foru Aldundiak ordeztu egin du Gesaltza Añanako arazketa sistema, egoera txarrean baitzegoen, eta orobat Tuestako bi hobi septikoak, zeinetatik Linares errekastora isurtzen baitziren urak, Linares errekastoa Salado ibaiaren adarra ere badelarik, eta Salado ibaiaren urak Omecillokoekin bat egiten dutelarik Espejo inguruan.

1,2 milioi euro Villanañeren saneamendurako

Lan hauen azken ziurtagiria gaur goizean onartu du Diputatuen Kontseiluak, eta, horrekin batera, 1,2 milioi euroko inbertsioa egin da Villanañeko herriko araztegiaren egoera hobetzeko, joan den irailean onarturik. Lan hauen bidez, herri horretako hondakin urak Espejoko HUArekin lotuko dira, eta zerbitzu emango zaie, halaber, Angostoko kanpinari eta santutegiari.

Omecillo ibaiaren ibilgua babesturik dago Natura Sarea 2000 europar figurarekin; ibaia Araba mendebaldeko muturrean hasten da, Bóvedako haranean, eta Ebrorekin egiten du bat Bergonda eta Larrazubiko herrien artean. Tumecillo ibaiak, aldiz, Losako haranean du iturburua, Osma herrian sartzen da Araban, eta Villanañe herrian isurtzen du bere ura Omecillon, Angostoko haitzarte ikusgarria zeharkatu ondoren.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos