http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Alkateak SEADeko Lankidetzako ministroa eta Euskadiko saharar ordezkari berria hartu ditu

SERGIO EGUÍA

Gorka Urtaran alkateak Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren ordezkaritza bat hartu du gaur udaletxean. SEADeko Lankidetzako ministro Bulahi Mohamed Fadel Sid eta Euskadiko saharar ordezkari berri Abdulah Arabi alkatearekin eta Udaleko Garapenean Laguntzeko Zerbitzuko arduradunekin bildu dira.

Euskadira egin duen lehen bisita ofizialean, ministroak azpimarratu du Euskadiko eta Espainiako erakundeek paper aktiboa izan behar dutela Marokoko Erresumarekiko gatazkaren blokeoari aurre egiteko. Errefuxiatuen egoera larriaren berri ere eman du, berrogei urtetik gora baitaramate Tindufeko kanpamenduetan (Algeria).

Gasteiz aitzindaria izan zen Saharari elkartasuna adierazteko garaian, eta urtero 320.000 euro jartzen ditu laguntza humanitarioa eta lankidetza eskaintzeko, Arabako SEADen Lagunen Elkartearen bitartez. Gainera, AFANIS elkarteko familia arabarrek berrogei ume saharar inguru hartzen dute udan. Hain zuzen ere, Gasteiz izan zen ume sahararrak hartu zituen lehen udala, 1986ko udan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos