http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiaren babesarekin, mendetasuna duten adinekoek «erabateko oporraldiaz» gozatuko dute

SERGIO EGUÍA

Mendetasuna duten guztira 11 adinekok, senitarteko zaintzaileak, erizainak eta Las Cuatro Torres elkarteko boluntarioak lagun dituztela, astebeteko oporraldia hasi dute gaur, Islan (Kantabria).

Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatua bidaian parte hartu dutenekin izan da gaur goizean, Gasteiztik irteteko prestaketetan.

Gizarte Zerbitzuen Saileko diputatuak balioa eman die era horretako ekimenei; izan ere, alde batetik, “mendetasuna duten adinekoei aukera ematen diete erabateko oporraldiaz gozatzeko, kalitate eta berme osoarekin”, eta, aldi berean, “familiei ahalbidetzen die aldi batez eguneroko eginbeharrak utzi eta arnasa hartzea”, mendetasuna duen senitartekoa zaintzeak eguneroko lana eskatzen baitie.

Jarduera horrek, zeina Las Cuatro Torres elkarteak antolatu baitu Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen (GOFE) laguntzarekin, kalitatezko oporraldiaz gozatzea ahalbidetzen die bestela halako bidaiarik egin ezin izango luketen pertsonei.

Bidaia egiteko autobusa eta aukeratutako hotela egokituta daude eta, horri esker, oporretan joan daitezke gurpil aulkian dabiltzanak ere. Itsasertzeko Isla herriaz gozatu ez ezik, adinekoek kultura eta aisialdi txangoak ere egingo dituzte Santander, Santoña eta Cabarceno parkera.

Fotos

Vídeos