http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak Vespa Velutinaren aurkako protokolo berria onartu du

Erlezainek tranpak jartzeko araudia ezartzen du etaArabako suhiltzaile zerbitzuaren antolaketa berrira egokitzen da

I.AGOTE

Arabako Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak Asiako liztorraren (Vespa velutina ) aurka jarduteko ekintza plana eta protokoloa onartu ditu. Horien bidez aurreko plana eguneratzen da eta hainbat berrikuntza garrantzitsu ezartzen dira, hala nola, tranpak jartzeko araudia. Horrez gain, Arabako suhiltzaileen antolamendu berrira egokitzen da.

Vespa velutina espezie inbaditzailea da, eta mehatxu larria da erleentzat eta beste intsektu polinizatzaile batzuentzat. 2012an Arabara heldu zenez geroztik, era esponentzialean hazi da urtez urte. Horren lekuko, iaz, Arabako Foru Aldundiak 426 habia kendu behar izan zituen, aurreko urtean, berriz, 170 baino ez ziren izan eta, 2014an, 24 baino ez.

Arabako Foru Aldundiak Asiako liztorra kontrolatzeko koordinazio mahaia zuzentzen du, eta, bertan, Ingurumen eta HirigintzaZuzendaritzak, Lurralde Orekaren Zuzendaritzak eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak parte hartzen dute, Arabako foru suhiltzaileekin eta Gasteizko suhiltzaileekin batera. Foro horretan, protokolo berri bat idatzi da, eta suhiltzaileen antolamendu berrira egokitzeaz gain, erlezainek tranpak jartzeko araudia ezartzen du. Zehazki, foru aldundiaren Ingurumen Sailak izapidetuko dizkie baimenak berenerlauntzetatik hurbil tranpak jarri behar dituzten erlezainei.

Joan den udaberrian egin zen tranpaz harrapatzeko kanpaina arrakastatsuaren bigarren fasea dugu. Ekimen horri esker, Arabako Foru Aldundiak 6.200 liztor erregina edo fundatzaile baino gehiago harrapatu zituen.

Kanpaina hori eta meteorologia izan daitezke aurtenhabi gutxiago antzematearen arrazoiak: guztira, 124, eta iaz, berriz, 143 habi antzeman ziren aldi horretan. Kopuru horiek espezie horren hazkuntza esponentziala gelditu egin dela pentsarazi diete foru teknikariei.

Fotos

Vídeos