http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak eta Tecnaliak indartu egin dituzte farmazia garapenerako gunearen oinarriak

Bi entitateek hitzarmen bat sinatu dute Pharmalab 4.0 proiektua abiarazteko

I.AGOTE

Arabako Foru Aldundiak eta Tecnalia ikerkuntza zentroak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, zeinak aukera emango baitu biozientziak sendotzeko Arabako Lurralde Historikoan, farmazia garapenerako gune baten bitartez. Bi entitate horiek eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) iaz jarri zituzten gune horren oinarriak hitzarmen baten bidez; horri esker, Euskadiko RIS3 espezializazio adimentsuaren lehentasun estrategikoetako bat, biozientziena, ezarri zen Araban. Biozientzien aldeko apustua Euskadin duela hainbat urtetik hona garatzen ari den dibertsifikazioari lotuta dago, eta horren bidez goi mailako gaitasunak dituen zientzia eta teknologia sare bat sortu da.

Oraingoan, Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Sailaren eta Tecnalia Research & Innovation fundazioaren arteko hitzarmenaren xedea da Pharmalab 4.0 proiektu estrategikoa abiaraztea farmazia garapenerako gunean, laborategiko ekipamendua erosita; horretarako, Arabako Foru Aldundiak 200.000 euroko ekarpena egingo du.

Proiektu horretan elkarlanean ari dira Tecnalia etaEHU –Farmazia fakultateko NanoBioCel taldea–, eta koordinatuta dago Bioaraba saiakuntza klinikoen unitatearekin; proiektu berriak 4.0 ikuspegia du, zeina gako baita egungo farmazia industrian, eta helburu du sektorearen bi erronka nagusiei erantzutea: terapia pertsonalizatuagoak eta kontrol eta segurtasun handiagoa.

Hauek dira farmazia garapenerako gunea sortzeko ekimen berri honen xedeak: goi mailako kualifikazioko lanpostuak sortzea; tresna izatea inguruan kokatuta dagoen farmazia industria garatzeko eta oinarri teknologikoa duten enpresak erakarri eta sortzeko; farmazia arloko profesionalen prestakuntza eta gaikuntza alde batera utzi gabe, dagoen industria sarean sartu ahal izan daitezen.

Ziur gaude proiektu estrategikoa dela, gure Lurraldea erreferente bihurtuko duena gai honetan, adierazi du Pilar García de Salazar diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatuak; apustu handia da eta, Tecnaliaren eskutik joatea oso emaitza onenbermea dugu, Araban ekipo tekniko eta giza talde garrantzitsuak baititu hainbat arlotan: ikerkuntzan, industrializazioan eta botiken saiakuntzan.

Biozientzien aldeko apustua sektore berri bat sortzen hasi da Araban, nazioartean garrantzi handia duten enpresa eragileekin. Orobat, botikagintzan gaitasun nabarmena dago –Euskadin bakana– EHUren Arabako campuseko Farmazia fakultatean, zehazki Bioaraba saiakuntza klinikoen unitatean, eta Tecnalian, zeinak aukera ematen baitute RIS3 estrategia Araban ezartzeko, nazio mailako eta nazioarteko proiekzioa duen farmazia garapenerako gune bat sortuta.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos