http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Aldundiak online tresna berri bat atera du Araban zehar bidaiak “nahieran” diseinatzeko

Cristina Gonzalezek: “Bakoitzak bere gustu, interes eta zaletasunen araberako bisitaldia antolatzea erraztu nahi dugu"

I.AGOTE

Arabako foru Aldundiak www.alavaturismo.eus turismoko atariaren bidez online tresna berri bat eskaintzen du gaurtik aurrera, bidaiari bakoitzak bere bisitaldia “nahieran” antola dezan, dituen gustu, interes eta zaletasunen arabera. Lanabes honen bidez, bidaiatzeko plana telefono mugikor edo tabletara esportatu ahal izango da, eta bertan gordetako informazio guztia bisitaldiak irauten duen bitartean erabili.

Cristina Gonzalez Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko diputatuak prentsaurrekoan aurkeztu du ekimen hau, eta honako helburua duela adierazi du: “turismoko web ataria aberastu eta hobetzea, eta leiho handi bihurtzea, non bisitariek edo bisita egiteko asmoa dutenek gure baliabide, erakargarri eta jarduerei buruzko informazio guztia era errazean eskura dezaketen".

Gonzalezek gogorarazi du web atari berria orain dela urtebete jaio zela, berrikuntza sakona egin ondoren "edukiak eguneratu eta berrantolatzeko, turismo proposamen berriak sartzeko eta informazio baliagarria eta kalitatezkoa eskaintzeko. Atariak hainbat hobekuntza sartu ditu ordutik hona, hala nola, kultura, kirol eta jai ekitaldien hiruhilean behingo agenda eta edukien itzulpenak frantsesez eta inglesez”.

Fotos

Vídeos