http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak 8 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu N-240 errepidea hobetzen

Lanak 2018an hastea aurreikusten da

I.AGOTE

Foru Gobernu Kontseiluak gaur onartu du behin betiko Legutioko irteeratik (16,7 kilometro puntua) Ollerietako bidegurutzera (19,9 kilometro puntua) N-240 errepidea egokitzeko proiektua, Gasteiz eta Bilbo lotzen dituen bide horren segurtasuna eta erosotasuna hobetzeko. Proiektuak 8,9 milioi euroko gehienezko aurrekontua izango du.

Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak proiektu hori lehentasunetako bat jo zuen agintaldi hasieran, etagaur onartutako erabakia urrats bat da gauza dadin. Aurreikusten da lanak datorren 2018an hastea, lizitatu eta esleitu ondoren, bai eta gutxi gorabehera 25 hilabetez luzatzea ere.

N-240 errepideko proiektuak egungo ibilbidea aprobetxatuko du, lursailei ahalik eta gutxien eragiteko. Salbuespen bakarra lehen kilometroa izango da, ezinbestekoa baita Santa Engraziko zubitik aurrera dauden bihurgune arriskutsuak kentzea eta errepidea kalteberak diren ingurune eremuetatik urruntzea, Ingurumen eta Biodibertsitate Zerbitzuaren txostena adierazten duen legez.

Era berean proiektuak berekin ekarriko du sestra aldaketak kentzea, ikuspen ona bermatzeko eta Elosuko bidegurutzera beste lotune bat gehitzeko, horrek gidarien segurtasuna bermatuko baitu biraketa guztietan. Antolatu egingo ditu, halaber, segurtasun irizpideak oinarri, ertz bietako lurzati eta finka partikularretarako sarrerak.

Onartutako eraikitze proiektuak zenbait hobekuntza izan ditu jendaurrean egon den bitartean onartutako alegazioen eta ingurune oharren ondorioz. Arrazoi teknikoak direla-eta beste aldaketa batzuk ere eginzaizkio.

Azken horien artean nabarmentzekoa N-240k eta A-3608k bat egiten duten lekuaren segurtasuna areagotzeko egindako esku hartzea; izan ere, trazaduraren azken aldera azelerazio eta dezelerazio erreiak etaezkerretarako bihurguneak gehitu zaizkio. A-3608a, Gopegin zehar, N-240 eta N-622 errepideak lotzen dituen bidea da.

N-240 errepidearen egokitzeak ingurunea leheneratzeko eta paisaia integratzeko proiektua hartzen du bere baitan. Errepide berriak ekologia iragazkortasuna hobetuko du, alegia, animaliak errepidea batetik bestera zeharkatzeko lau igarobide gaituko dira inguru kalteberenetan.

Langai den tarteak bide segurtasun arazo larriak ditu, alegia, bihurgune zorrotzak, sestra aldaketak, bihurgune arriskutsuak..., eta horrek berekin ekarri du tarte hori behin eta berriro agertzea Foru ErrepideSareko istripu ugariko tarteen artean. Horri guztiari gehitu behar zaio inguru horretan sarri izaten direla baldintza meteorologiko makurrak. Langai diren 3,2 kilometroetan, 2000 eta 2016 artean, 210 trafiko istripu izan ziren eta, horien ondorioz, 94 zauritu arin, 15 zauritu larri eta 6 hildako.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos