http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak lizitaziora atera ditu energia elektriko eta posta-zerbitzuaren kontratuak

Zutoin elektrikoak./
Zutoin elektrikoak.

Onuradunak Foru Aldundia bera eta foru erakunde publikoak, udalak, eta tokiko partzuergo eta erakunde publikoak izango dira

IZASKUN MOYANO

Energia elektrikoa hornitzeko esparru-akordioaren gehieneko lizitazio-aurrekontua 30.830.260 eurokoa da eta atxiki diren 62 erakunderi emango dio zerbitzua, Bizkaiko Foru Aldundia bera barne. Posta-zerbitzuen esparru-akordioaren gehieneko lizitazio-aurrekontua 6.619.684 eurokoa da eta 42 erakundek parte hartzen dute bertan. Esparru-akordio biek bi urteko indarraldia izango dute, 2018 eta 2019 urteak hain zuzen ere.

Bizkaiko Foru Aldundiak gaur onartu du energia elektrikoaren eta posta-zerbitzuaren kontratuak Kontratazio Zentral Foralaren bitartez hornitzeko esparru-akordioen prozedura hastea; esparru-akordioen gehieneko lizitazio-aurrekontua 30.830.260 eta 6.619.684 eurokoa da hurrenez hurren, eta onuradunak Foru Aldundia bera eta foru erakunde publikoak, udalak, eta tokiko partzuergo eta erakunde publikoak izango dira, borondatez bakoitzari atxiki baitira.

Energia elektrikoaren hornidurari dagokionez, esparru-akordio honetan parte hartzea erabaki duten 62 erakunde daude eta horien artean banatuko da lizitazio-aurrekontu guztia, bakoitzak aurrekontuan sartu dituen zenbatekoekin bat eginez. 62 erakunde horien barne daude Bizkaiko 38 udal, 9 mankomunitate eta beste tokiko erakunde batzuk, 14 foru erakunde publikoei eta Aldundiari berari gehitu direnak.

Bestalde, posta-zerbitzuen esparru-akordiora 42 erakunde atxiki dira, hauek: Aldundiaz gain, 26 udal, 3 mankomunitate, partzuergo 1 eta 11 foru erakunde publiko.

Esparru-akordio biek bi urteko indarraldia izango dute, hau da 2018an eta 2019an egongo dira indarrean. Enpresa lizitatzaileek 40 egun naturaleko epea izango dute proposamenak aurkezteko.

Fotos

Vídeos