http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak lehiaketara atera du Araban jasotako papera eta kartoia kudeatu eta birziklatzea

2017an zehar, arabarrek 2.192 tona paper eta kartoibirziklatu zuten hauen bidez

I.AGOTE

Aldundiaren Gobernu Kontseiluak onespena eman dio Arabako Lurralde Historikoan jasotako papera eta kartoia hartu eta birziklatzeko zerbitzuaren lizitazioari. Paper eta kartoi hori jaso da bide publikoetako edukiontzi urdinetan, garbiguneetako edukiontzi trinkogailuetan, Laudio, Amurrio eta Artziniegako merkataritza atez atekoan eta Arabako Foru Aldundiaren bulegoen eta instalazioen zerbitzuan bertan.

2017an, 2.192 tona batu ziren Araban, gero birziklatzeko. Deigarria da, gainera, paper eta kartoiaren frakzioa dela errore oso maila baxua duena Araban.

Izan ere, edukiontzi urdinetan utzitako ezegokien portzentaia ez da % 2ra heltzen, eta horrek erakusten du frakzio horretan dagoen kontzientziazio maila oso altua dela arabarren artean.

Lurraldean jasotako papera eta kartoia horrelako hondakinak kudeatzen dituen enpresa bati bidaltzen zaizkio; horren lizitazioa da, hain zuzen, gaur lehiaketara ateratzen dena datozen lau urteetarako.

Hori guztiori, Arabako Aldundiaren aldeko kontraprestazio ekonomiko batekin, Aspapel-ek (Ore, Paper eta Kartoi Fabrikatzaileen Espainiako Elkartea) finkatutako erreferentzia prezioan oinarrituta.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos