http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Aldundiak Laudioko Kasinoa zaharberritu dela ospatuko du

Urkixoko markesek XX. mendearen hasieran altxaturiko eraikin historikoaren iraganari buruzko erakusketa baten eta herritarrei irekitako jardunaldien bidez

Arabako Foru Aldundiak datorren irailean ospatuko du Laudioko Kasinoa goitik behera zaharberritu dela; baita hango urmaela ere, Urkixoko markesek XX. mendearen hasieran altxaturiko eraikin historikoaren iraganari buruzko erakusketa baten eta herritarrei irekitako jardunaldien bidez.

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko diputatu Cristina Gonzalezek gaur bisitatu du Kasinoaren zaharberrikuntza obren azken fasea, eta Lamuzako parkean dagoen higiezin hori zaharberritzeko obrak bukatzearen ondorioz egingo den programa bereziaren berri eman du.

Gonzalezek azaldu duenez “nola erakusketaren bidez, non Luis de Landecho arkitektoaren argazkiak eta haren marrazkien erreprodukzioak erakutsiko baitira, hala jardunaldi irekien bidez, laudioarrei aukera eman nahi diegu foru aldundiaren proiektu honen berri izateko eta eraikin honen areto handian eta goiko terrazan zehar ibili ahal izateko”.

“Kasinoa oraindik oso ezezaguna da Laudion bizi diren pertsona askorentzat, eta espero dugu erakusketak eta jardunaldi irekiek balio izatea haren historiaren zabalkundea egiteko eta sentsibilizarazteko zein eginkizun garrantzitsu izan behar duen etorkizunean kultura eta turismo erakarmen gisa", adierazi du.

Kasinoa Laudioko Lamuza parkean dago, eta Urkixoko markesek 1927an beren lurretan eraikitzeko agindu zituzten eraikinetako bat da. Luis de Landechok, Superundako kondeak, markesen gizarte bizitzan garrantzi handia izan zuen higiezin baten planoak marraztu zituen.

Fotos

Vídeos