http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak Lantarongo horniduraren berritzearen lehen fasea inauguratu du eta 1,5 milioiko beste inbertsio bat iragarri

Ingurumen Saileko foru diputatu Josean Galerak gaur goizean bisitatu ditu Sobron, Bergonda, Larrazubi eta Fontechako herriak pairatzen dituzten hornidura arazoak konponduko dituzten lan bukatu berriak eta balioa eman dio aldundiak egindako ahaleginari

I.AGOTE

Bukatu dira Sobrongo hornidura hoditeria berritzeko lehen faseko obrak. Obra horiek hobetu egingo dute Sobron, Bergonda, Larrazubi eta Fontechako herrien edateko uraren horniketa sistema etorkizunean, akuiferoko ura erabiliz. Arabako Foru Aldundiaren ur-baliabide hori 60ko hamarkadan aurkitu zen, 600 metroko sakoneran.

Ingurumen Saileko foru diputatu Josean Galerak, saileko zuzendari Amaia Barredo eta foru lantalde teknikoa lagun, gaur bisitatu du zonako hornidura hobetuko duen hoditeria berria. Lehen fase horrek milioi erdi euro baino gehiagoko inbertsioa eskatu du. “Etorkizunari begira hoditeria estrategikoa da, bai bere balioarengatik bai bere kokapen eta gaitasunarengatik, zeren oso baliabide baliotsua eskaintzen baitio lurraldeari”, azpimarratu du Galerak, Sobrongo zundaketaren etorkizuneko aprobetxamenduari dagokionez. Haren emaria, jakina, jalgia, zenbaitetan 120 litro segundokoa da.

Obren lehen fase honetan hoditeria aldatu da 2,3 kilometroan. Hoditeria hori A-2122 errepideari paralelo doa, A-4326 errepidearekin bat egiten duen lekutik Bergondako herrirantz hartzen duen tokiraino.

1,5 milioi euroko inbertsio berria

Era berean, foru diputatuak 1,5 milioi euroko besteinbertsio bat iragarri du, zonako hoditeriaren aldaketaren bigarren faseari ekiteko. Bigarren fase horretan Playa auzotik A-4226 errepideko gurutzeraino, hain zuzen ere 1,8 kilometroan, aldatuko da hoditeria eta hodi horiek ere A-2122 errepideari paralelo joango dira.

Bigarren fase horri datorren urtean ekingo zaio, eta aurreikusten da 2019an eskainiko duela zerbitzua.Egiteke daude, bestalde, Arabako Foru Aldundiak etaURA-Euskal Uraren Agentziak izenpetutako lankidetza esparru akordioan jasotakoaren arabera, azken horrek lehen tartean egin beharreko obrak. Esparru akordio hori duela 4 hilabete eguneratu zen. Sobrongo zundaketa inguruan hasi eta Plaza auzoan bukatzen diren obra horiek bukatutakoan eta aldundiaren asmo den edateko uraren tratamendu instalazio berria eraikitakoan, konponduta izango dira horniketa arazoak zona horretan.

“Egiteke zegoen hamar urterik hona Lantarongo udalerriko hornidura bermatzeko ezinbestekoa zen Sobrongo horniketa sistemaren konponketa", gogorarazi du foru diputatuak, zeinek azpimarratu duen Arabako Foru Aldundiaren lehentasun direla obra horiek

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos