http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak langabeziaren aurka egiteko estrategia aurkeztu die gizarte eragileei

Aldundiak langabeziaren aurka egiteko estrategia aurkeztu die gizarte eragileei

Cristina González: “Elkarrekin jardun behar dugu kalitateko enplegua sortarazteko”

I.AGOTE

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko foru diputatuak bere sailak 2018an zehar langabeziaren aurka egiteko zabalduko dituen politika eta programak aurkeztu dizkie gaur lurralde historikoko enpresariei eta sindikatuei. Foru Gobernuak ekitaldi honetan, guztira, 2,5 milioi euro bideratuko du helburu horretarako, hain zuzen, 2017an baino % 80 gehiago.

Cristina Gonzalezek eta SEA-Arabako Enpresariak eta UGT eta CCOO sindikatuek legegintzaldi hasieran abian jarritako lan mahaiaren laugarren bilera egin dute gaur, Arabako lan merkatuaren bilakaera jarraitu eta langabeziaren arazoa arintzen lagunduko duten ekimenak partekatzeko helburuarekin. Felipe García Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren zuzendaria ere izan da topaketan.

Organo hura osatzen duten alderdiek lehendabizi probintzian 2017an zehar izan den langabeziaren bilakaera eta kontratazioa aztertu dute. Urteko balantzaren arabera, magnitude nagusietan bilakaera positiboa egon da; izan ere, erregistratutako langabezia % 6,7 jaitsi da (-1.492 langabetu), Gizarte Segurantzaren afiliazioa % 3 igo da (+4.555 afiliatu) eta kontratazioek ere gora egin dute.

Hala ere, eta aldaera garrantzitsuenen bilakaera positibo horrekin batera, datuek hainbat egitura arazo uzten dituzte agerian: langabezialuzeak Lanbideko bulegoetan erregistratutako arabarren erdiari baino gehiagori eragiten dio; langabetu gehienak gazteak, 45 urtetik gorakoak eta emakumeakdira; eta izenpetzen diren kontratu gehienek aldi baterako izaten jarraitzen dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos