http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak laguntzen jarraituko du gorrak lan munduan sartzeko proiektu batean

GOFEk Aspasor elkartearekin duen hitzarmenari esker, 2016an 5 kontratu formalizatu ziren enpresa arruntetan eta 35 kontratu enplegurako zentro berezietan

I.AGOTE

Arabako Foru Aldundiak, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bitartez, beste lankidetza hitzarmen bat sinatu du Aspasor elkartearekin (Arabako gorren guraso eta adiskideak), lan munduan sartzeko proiektu bat gauzatzeko. Iaz, programa horren bitartez, 5 kontratu lortu ziren enpresa arruntetan eta beste 35 kontratu enplegurako zentro berezietan.

Hitzarmen berrirako 25.000 euro jarri dira, gorrak eta entzumen urrikoak lan munduan sartzeko programa bat gauzatzeko, helburua delarik entzumen ezintasunen bat duten pertsonen kolektiboaren sustapena enpresa normalizatuetan txerta daitezen.

Horretarako, behar dituzten laguntzak jartzen zaizkie lantokian eta handik kanpo beren lan bizitzan zehar, xede harturik pertsona horiek ahalik eta enplegu baldintza antzekoenak izatea enpresa berean antzekolanpostua duten plantillako kideekin, guztiaren oinarri hartuta lagundutako enpleguaren metodologia.

Proiektu honetan sartuta daude, orobat, enplegu ikastaro eta tailerrak, laguntza enplegu-poltsako kideek kanpoko prestakuntza izan dezaten, enpresentzako aholkularitza eta abian diren enplegupublikoaren eskaintzen gaineko informazioa.

Fotos

Vídeos