http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak kanpaina bat abiarazi du indarkeria matxistaren “lurpeko geruzen” aurka

Arabako kuadrilletako bortizkeria matxistaren diagnostikoak hauteman du emakumeen aurkako beste indarkeria matxista batzuk normalizatuta daudela, hala nola mehatxuak, umiliazioak eta emakumeak azpibaloratzea

I.AGOTE

Arabako Foru Aldundiak sentsibilizazio kanpaña bat abiaraziko du ezkutatuak edo hautematen zailak diren indarkeria matxistak borrokatzeko; izan ere, eguneroko bizimoduan txertatuta daude. Hurbil delarik azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Eguna, foru erakundeak kanpaina bat aurkeztu du, helburu harturik Arabako herritarrek indarkeria gisa identifika ditzan, irainak, sexu jazarpena eta erasoak ez ezik, baita beste lurpeko geruza batzuk ere, hala nola mehatxuak, umiliazioak, mespretxuak eta emakumeak azpibaloratzea.

Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuak gaur goizean aurkeztu du “Bortizkeria matxistak geruza asko ditu” izeneko kanpaina. “Moztu dezagun errotik! Har ezazu parte”, Nekane Zeberio Diputatu Nagusiaren Kabinetearen zuzendariak eta Eduardo Portilla Arabako Foru Aldundiko berdintasun teknikariak lagunduta.

Sentsibilizazio kanpainaren muina bortizkeria matxistaren geruzak dira, tipula batenak bezalakoak. Komunikabideetara zabalduko da eta udal eta kontzeju guztietara banatuko da, bere egin dezaten.

Gainera, Arabako Foru Aldundiak liburuxka bat prestatu du azaroaren 25aren harrira abiaraziko dituen jarduera guztiekin, bereziki LaiaEskolatik.

Aurkezpenean, foru diputatuak aurreratu duenez, Foru Aldundiak egin duen Arabako kuadrilletako bortizkeria matxistaren diagnostikoak –ostegunean aurkezteko dena– erakusten du genero indarkeria presente dagoela Arabako emakume askoren bizitzan, eta beste bortizkeria mota batzuk normalizatzen ari direla egunerokoan. Hala, emakumeak azpibaloratzea, hainbat eginkizun eta arduratarako desegokitzat hartzea, etxeetako ekonomia kontrolatzea eta desberdin tratatzeagertatu egiten dira oraindik, adierazi du.

Kanpaina honen helburua da agerian jartzea badaudela lurpeko beste geruza batzuk indarkeriazko praktika direnak. Bortizkeria egiturazkoa denez –erantsi du– ez dugu ikusten azalean dagoena besterik, eta zail gertatzen zaigu hainbat jokabide bortizkeriatzat identifikatzea, hala nola mehatxuak, umiliazioak, mespretxuak eta emakumeak azpibaloratzea.

Fotos

Vídeos