http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak jardunaldi bat antolatu du gizarte zerbitzuetako intimitateari eta konfidentzialtasunari buruz

Gaur izango da, Fundación Vital aretoan (Dendaraba), eta sarrera librea izango da

I.AGOTE

Arabako Foru Aldundiak jardunaldi bat antolatu du gizarte zerbitzuetako etikaren inguruan, intimitatea eta konfidentzialtasuna ardatz izango dituela. Hitzaldia bihar izango da, ostegunean, eta Paloma Gallego eta Carla Sánchez hurrenez hurren Asturiasko Printzerriko Gizarte Esku hartzeetako Etika Batzordearen presidenteordeak etaidazkariak emango dute.

Jardunaldi hauek zazpigarren aldia dute dagoeneko, eta Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailaren asmoa da printzipio etikoen zabalkundea egitea gizarte zerbitzuetako langileen artean eta herritarren artean, sustatzearren gizarte zerbitzuetan arreta eredu jakin bat, pertsonetan eta jardunbide egokietan oinarritua.

Paloma Gallego, gaur egun, San Feliz Fundazioaren zuzendari teknikoa da, eta ibilbide luzea du eginik Asturiasko Carítasen, arriskuan diren adingabe eta gazteei, presoei eta gizarte egoera ahulean dauden emakumeei, besteak beste, gizarte eta hezkuntza laguntza emanez. Carla Sánchez Caballero gizarte zerbitzuetako langilea da Asturiasko Printzerriko Ikuskapen eta Kalitate Zerbitzuan.

Jardunaldia bihar goizean izango da, ostegunean, 19:00etan, Gasteizko Fundación Vital Aretoan (Dendaraba). Jardunaldia Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuetako foru diputatuak inauguratuko du, eta Boni Cantero izango da aurkezle, Arabako Gizarte Esku hartzeetako Etika Batzordeko presidentea, eta hitzaldian aztertuko du zer ekarpen egiten dien etikak gizarte zerbitzuei.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos