http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak, Ikaslanek eta Egibidek elkarlanean dihardute landa inguruneko ETEetan marketing digitala bultzatzeko

Aldundiak, Ikaslanek eta Egibidek elkarlanean dihardute landa inguruneko ETEetan marketing digitala bultzatzeko

Hiru erakundeek lortu nahi dute Arabako negozioek beren lehiakortasuna hobetzea produktu eta zerbitzuak online ezagutarazi eta saltzeak eskaintzen dituen aukerez baliatuz

I.AGOTE

Arabako Foru Aldundiak Ikaslan eta Egibiderekin bat egin du Arabako landa ingurunean negozioen lehiakortasuna hobetzeko, batez ere ETEena, beren produktu eta zerbitzuak online ezagutarazten eta saltzen laguntzen dien marketing digitaleko estrategia bat diseinatu eta ezartzeko proiektuak eginez. Horrela Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Sailak bi lankide garrantzitsu lortu ditu gure lurraldeko industria bilbaduraren lehiaketa gaitasuna hobetzeko bere ahaleginetan, batez ere landa ingurunean kokatutako negozioetan marketing digitalak lehia aldetik eskaintzen dituen aukerak garatzeko garaian.

Proiektu hori, Ahal Dugu-rekin aurrekontuei buruz egindako akordioaren emaitza, hiri handietatik urruti dauden negozioen aukerak gehitzeko Arabako Lanbide Heziketako ikastegien arteko lankidetzaren erakusgarria da. “Ekimen honen xedea da negozio horien garapen eta hazkunde aukerak indartzea, honako hauek direla medio: haien merkatuko egoeraren azterketa, komunikazio tresnen eta sare sozialen erabilera, eta bezeroekiko harremanak eta beren produktu edo zerbitzuen salmenta errazten dituzten plataforma teknologikoez baliatzea; horrez gainera, berariazko prestakuntza ekintzak garatuko dira enpresa eta negozio horiek marketing digitaleko plan baten diseinu eta abiarazteaz trebatzeko”, azaldu du Pilar García de Salazar diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatuak,“arlo honetako geroko profesionalen, gaur egun LHko zikloak egiten ari direnen, prestakuntza eta gaikuntza hobetzea, beraiei benetako proiektuetan aktiboki parte hartzeko aukera eskainiz, eta horrela beren lanbide gaitasunak hobeki garatzen lagunduz”.

Hori guztia, gainera, gure lurraldean jarduera eta enplegua sor ditzaketen marketing digitaleko ekintzailetza proiektuak sorrarazteko aukerak arakatzeko helburuarekin.

Hitzarmen honen ondorioz, ondoko jardun lerro hauekezarri dira:

-Proiektua jakinaraztea eta hartan parte hartzeaz interesa duten enpresa eta negozioak trebatzeko prozesua.

-Kasu bakoitzaren bana-banako azterketa eta abiapuntuko egoeraren hasierako diagnostikoa, hainbat iturritatik informazioa bilduz.

-Proiektu bakoitzerako ekintza plan bat garatzea; beste ekintza batzuen artean, merkatu azterketa bat, negozio ereduaren azterketa,social mediaplana, online komunikazio eta salmentako estrategia, erabiltzeko diren tresnak eta abar sar daitezke plan horretan.

-Proiektuan parte hartzen duten enpresa eta negozioekin lankidetza eta prestakuntza ekintzak egitea, horien bitartez esperientziak partekatzeko eta marketing digitaleko estrategia baten garapenerako behar diren gaitasunak lortzeko.

Proiektu horren garapenean, bi ikastegietako marketing eta publizitateko eta salmenta eta merkataritzaguneen kudeaketako goi-mailako prestakuntza zikloetako ikasleen inplikazioa bilatuko da eta, gai honetan aditu diren irakasleen koordinazio eta gainbegiradaren pean, proiektuaren fase desberdinetarako deskribatutako jardueretako batzuk garatuko dituzte ikasleek.

Partaidetza hori hainbat bidetatik eratu ahal izango da:

-Prestakuntza proiektu gisa, prestakuntza zikloko modulu (ikasgai) batzuen barruan.

-Zikloaren amaierako proiektu gisa, taldeko ikasle batzuentzako.

-Taldeko ikasle batzuek enpresan praktikak eginez (lantokiko prestakuntza), proiektu honekin inplikatutako enpresa batzuetan.

Planteatzen da, baita ere, bi ikastegietako ikasle ohiak, marketing eta publizitatean edo salmenta eta merkataritzaguneen kudeaketan tituludunak, proiektu honetan inplikatzeko aukera, zeinek, eremuhonetan lan esperientzia izanik, ikasleen jarduerarako babesa eman baitezakete, eta marketing digitaleko planak abian jartzeko eta aholku emateko lan horretan haiek gidatu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos