http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak % 22 igoko du nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntza

Nekazaritza Sailak inbertsioaren aldeko apustua egiten du “eragilea baita garapen ekonomikoan, modernizazioan eta arloko berrikuntzan eta landa azpiegiturak hobetzean”

I.AGOTE

Nekazaritza Sailak erabaki du laguntza garrantzitsua ematea inbertsioari Eduardo Aguinaco Nekazaritza Saileko foru diputatuak gaur goizean aurkeztu duen aurrekontu proiektuan. “Uste dugu inbertsioaren alde egin behar dugula eragilea baita garapen ekonomikoan, modernizazioan eta arloko berrikuntzan eta landa azpiegiturak hobetzean. Neurri horiek aurrekontuaren % 56,12 dira, hau da, 9.849.272 euro”, esan du. Atal horretan azpimarragarriena da nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko partidak jasotzen duen hazkundea, hain zuzen, 2.140.000 euro baino gehiago, nahiz eta nabarmentzekoak diren nekazaritzako azpiegituretan eta landa bideen mantentzean egingo diren hobekuntza obretarako izango diren milioi eta erdi euroak.

Lehen sektorean mantentzerako eta enplegurako diren partidei dagokienez, azpimarratzekoak dira nekazaritza eta ingurumen neurriak, tokiko arrazak eta nekazaritza ekologikoa zaintzera bideratuta baitaude, besteak beste, 100.000 euroan hazita 950.000 euroraino, edo gazteak lehenengoz instalatzeko laguntzak, % 75 igota, hain zuzen, 450.000 eurotik 783.000 eurora pasata. “Uste dugu laguntza berezia eman behar zaiela belaunaldi berriei sektore honen alde egin dezaten, laguntzen horrela gure toki erakundeen kontserbazioari, lurralde orekari”, azaldu du Aguinacok.

Gainera, sailak jarraituko du laguntzen, legegintzaldi guztian egiten ari denez, handitu daitezen nekazaritza eta abeltzaintza ustiategien segurtasun mailak, 175.000 eurora igota mahastien aseguruak kontratatzeko laguntzak eta 60.000 eurora 2017an jaio ziren abeltzaintza aseguruen lerroa. “Gogorarazi nahi dut 2015ean aurrekontua 40.000 eurokoa zela”, erantsi du diputatuak, aurten bertan ikusi baitu nola jaitsi den produkzioa ardogintzan,elurteek kaltetuak.

Baina 2018rako aurrekontu proiektuak baditu berrikuntzak aurreko urteetako aurrekontuen aldean, hala nola proiektu pilotu bat laborantza alternatiboak egiteko, zaldien testatze zentro berria sustatzea Araban, ureztatze urmaelen jarraipen eta kontrol neurriak, ureztatze urmaeletan fauna babesteko neurriak hartzeko jardunak, eta EEErekin esperimentazioa xafla fotovoltaikoak ezartzeko ureztalurretan ponpaketa kostuak txikitzeko. “Gasteizko Animaliak Babesteko Zentroa hobetzeko proiektuari ere emango diogu laguntza, 250.000 euro, hain zuzen”, esan du amaitzeko Eduardo Aguinacok

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos