Borrar

Aldundiak hobetu egingo du kuadrilentzako finantzaketa neguko bidezaintza planean laguntzearren

Kuadrillek kanpaina hasieran jasotzen duten zenbateko finkoa igoko da 3.000 eurotik 4.000 eurora

i.agote

Viernes, 8 de diciembre 2017, 23:29

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak hobetu egingo du 2017/2018ko neguko bidezaintza kanpainan zehar kuadrillek hitzarmen bidez tokiko eta auzoko errepideak elur eta izotzez garbi mantentzeko eta kasuan kasuko prebentzio tratamendua egiteko jasotzen duten zuzkidura ekonomikoa.

Foru Gobernu Kontseiluak onartutako hitzarmenberriak indarrean jartzeak ekarriko du kuadrillek kanpaina hasieran jasotzen duten zenbateko finkoa igotzea 3.000 eurotik 4.000 eurora eta eguneratzea neguko bidezaintza planaren esparruan egiten duten lanagatik ordaintzen zaizkien zenbait kontzeptu.

Arabako Foru Aldundiak bere gain hartzen ditu sareko errepide nagusietako garbitasun eta mantentze lan prebentiboak neguko denboraldian bere bitartekoen eta zaintze kontratuen bidez, eta hitzarmen bidez kuadrillei ematen die bigarren mailako errepideetan esku hartzeko ardura, zirkulazioa lurralde historiko osoan segurtasun baldintzetan bermatzeko helburuarekin.

Añana, Aiara, Mendialde, Gorbeialde, Arabako Lautada eta Arabako Errioxako kuadrillek Arabako Foru Aldundiaren neguko bidezaintza planaren esku jartzen dituzte ehun profesional, 66 traktore eta 2kamioi, errepideak garbitu eta tratamendu prebentiboak egiteko gatzarekin.

Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak eskuratzen ditu aurrealdekohortzak, elurra kentzeko hegalak eta gatza zabaltzeko toberak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios