http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak Gasteiz eta Bilbo arteko autobus linean duen eskumena defendatuko du auzitegietan

Foru Gobernu Kontseiluak erabaki du administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztuko duela lizitazio horren aurka EAEko Auzitegi Nagusian

I.AGOTE

Arabako Foru Aldundiak auzitegietara joko du datozen egunetan Bizkaiko Foru Aldundiaren erabakiaren aurka egiteko, hain zuzen, autobidez eta Murgiatik Gasteiz eta Bilbo arteko garraioko lineak lizitatzeari buruzkoaren aurka, bi ibilbide horien gainean duen eskumena defendatzeko.

Foru Gobernu Kontseiluak erabaki du administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztuko duela lizitazio horren aurka EAEko Auzitegi Nagusian. Errekurtsoak ez dio eragingo inondik inora zerbitzua emateari.

Erabaki hori Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak proposatuta hartu da, eskumen gatazka hura Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarrizketa bidez konpontzen ahalegindu ostean lehenengo, eta Euskadiko Garraio Agintaritzaren bitartekaritzaren bidez gero.

Errekurtsoaren oinarri da txosten juridiko bat, nonegiaztatzen den legezko arrazoiak daudela Arabako Foru Aldundiak erreklamatzeko eskumena duela Gasteiz-Bilbo arteko linea horien kudeaketaren gainean.

Arrazoi nagusia da martxoaren 18ko 4/2004 Legeak, Errepideko Bidaiari Garraioarenak, xedatzen duela hainbat lurralde historiko zeharkatzen dituzten lineen eskumena duela ibilbidearen zatirik handienalurralde historikoaren barruan duten probintziako foru erakundeak.

Izan ere, autobidez eta Murgiatik Gasteiz-Bilbo lineak Arabatik pasatzen dira zati handienean, eta horren lizitazioaren aurka egiten da.

Foru Gobernuak erabaki du errekurtso hori jartzea Arabako Foru Aldundiaren eskumenak eta arabarren interesak defendatzeko duen betebehar eta konpromiso instituzionala betez.

Fotos

Vídeos