http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak ezagutza plaka eman dio Alberto Zerain mendigoizaleari

Nanga Parbat-en hil zen alpinistak goi mendietan egindako ibilbide bikainagatik jaso du ohore-saria

I.AGOTE

Gobernu Kontseiluak gaur goizean erabaki du ArabakoForu Aldundiaren ezagutza plaka ematea Alberto Zeraini, goi mendietan egin zuen ibilbide bikainagatik, bizitzaren aurrean erakutsi zuen kirol jarreragatik, ahaleginaren eta hobetzearen eredu, eta Araba eta Euskadi mundu osoan ezagutarazteagatik.

Alpinista gasteiztarra gehitu zaio, horrela, dagoeneko ohore-sari hori jaso duten 18 pertsonen zerrendari, 1991n sortu zenetik. Foru erakundeak mendizalearen figura nabarmendu nahi izan du; izan ere, nazioartean ezaguna izan zen maila handiko igoaldiak egin zituelako mendikate handienetan, eta munduko hamalau mendi garaienetakohamarretara igo zelako, guztietara oxigeno osagarriaren laguntzarik gabe, Everestera izan ezik.

Aldundiak ez du nahi, ordea, Zerainen kirol ibilbidera mugatu. Mendigoizalearen alderdi gizatiarrena ere nabarmendu gura izan du: 2009an, Kangchenjunga-ra egindako igoera bizkorraren ostean, egoera zailean zeuden beste alpinista batzuen sorospen lanetan ibili baitzen. Balentria horrek hainbat izozte eragin zizkion oinetan, baina lortu zuen haiek sendatzea.

56 urterekin, Nanga Parbat-en Mazeno ertza eskalatzen ziharduela, estilo alpinoan –soka finkorik eta oxigenorik gabe– elur jausi batek harrapatu eta galdu zuen bizitza. Mendian nahiz menditik kanpo, beti agertu zen indartsu, iraupen handiko, apal eta eskuzabal, eta horregatik merezi du ohore-sari hau, azaldu du diputatu nagusiak; garraiolari ogibidez, euskal kulturazale sutsu eta gertuko mendien maitale, haren arrastoak bizirik jarraituko du, bizitzaren aurrean kirol jarrera azpimarratuz eta erreferentzia izanez Arabako gazteentzat.

Fotos

Vídeos