http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak enplegu eta prestakuntza planak sustatuko ditu langabezia gehien duten arabar udalerrietan

Laudion, Amurrion, Agurainen, Oionen eta Bastidan langabezian diren 27 pertsona kualifikatu eta kontratatzeko

I.AGOTE

Arabako Foru Aldundiak, datozen hilabeteetan, enplegu eta prestakuntza planak sustatuko ditu lurralde historikoan langabeziak gehien zigortzen dituen bost udalerrietan garatzeko: Oion, Amurrio, Laudio, Bastida eta Agurain. Plan horien bidez, herri horietako 27 langabetu prestatu eta kontratatuko dira, gizarte eta ingurumen lanak egiteko.

Ekimen hori Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailaren bigarren programa bereziaren barruan dago, eta Araban baztertuen dauden eskualdeetan langabeziaren kontra egiteko xedea du. Programa hori 500.000 euroz hornitu zuen Enpleguaren Euskal Zerbitzuak/Lanbidek, eta Gasteizko, Laudioko eta Oiongo lau enplegu anezkez dago osaturik, zeinak joan den astetik abian baitira.

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saileko foru diputatuak, gaur goizean egindako prentsaurrekoan, enplegu eta prestakuntza plan horien edukia eta diru hornidura zein den azaldu du, eta nabarmendu du helburua dela “herri horietako langileak langabeziaren gurpiletik ateratzea, lan merkatuan sartzea eta behin programa amaiturik haien enplegagarritasuna hobetuko duen prestakuntza eta esperientzia eskaintzea.”

Plan horien bidez, urte bukaera baino lehen Laudioko, Amurrioko, Aguraingo, Oiongo etaBastidako 27 langabetu kontratatu ahalko diraguztira, lau hilabetetik sei hilabetera arteko aldian.

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailak guztira 382.100 euro bideratu ditu haien prestakuntza eta kontrataziorako.Ingurumenaren leheneratzeaAguraingo Udalak, datozen asteetan, laneratzeko zailtasunak dituzten langabetuei zuzenduriko enplegu eta prestakuntza plan berezi bat abiaraziko du.

Plan hori 92.110 euroz hornitua dago, eta zortzi pertsona prestatu eta kontratatzean oinarrituko da, Oriamendi parkea aisialdi gune bihurtzeko, eta udalerriko hainbat iturri berreskuratzeko.Oion ere, zeina baita langabezia gehien duen udalerria Araban, programaren onuraduna izango da, 90.416 euroko dirulaguntza emango baitzaio sei pertsona kontratatzeko, sei hilabeteko aldi baterako, herriko paisaia eta baso ingurunea hobetzeko.

Kontratatuko diren sei pertsonei prestakuntza teorikoa eta praktikoa emango zaie haien kualifikazio profesionala hobetzeko, eta hala, lanerako aukera hobeak izateko.

Amurrion gauzatuko da eskualde eta udalerririk kaltetueneko langabeziaren aurka borrokatzeko programa; hain zuzen ere, ia 88.000 euroz finantzaturiko hiru ekintza egingo dira, pobrezia energetikoaren diagnostikoak egiteko, udal eraikinen edukiera eta kontserbazio egoera zein den jakiteko eta haien planoak digitalizatzeko, eta El Refor eraikinaren zona bat bihurtzeko nekazaritza eta elikadura enpresen haztegi batean eta kultura elkarteentzako espazioetan.

Hiru ekintza horiek egiteko lau langabetu kontratatuko dira, profil profesional desberdinetakoak.Bastidako Udalak, berriz, plan bat egingo du herriko bost langabetu kontratatzeaeragingo duena, lau hilabetez, gune berdeak eta hiri altzariak berreskuratzeko.

Horren aurrekontua ia 60.000 euro da.Bukatzeko, Laudioko Udalak enplegu eta prestakuntza plan berezi bat egingo du, 52.821 euroz hornitua, lau langabetu kontratatzeko, garbiketa lanak egin ditzaten Lamuza II parkearen iparraldeko hegalean; baita suebakiak kontserbatu, oztopo fisikoak kendu eta irisgarritasuna errazteko lanak ere, eta oinezkoentzako ibilbide berriak egiteko, gune horretarako irispideak hobetu daitezen.

Cristina González diputatuak adierazi du Arabako langabeziaren 2017ko eboluzioaren datuak positiboak direla, ia 1.000 lagun gutxiago baitaude gaur erregistraturik Lanbiden langabetu gisa urtarrila eta urri bitartean, baina nabarmendu du “oraindik ere ia 21.211 arabar daudela lan egin nahi eta ezinik, eta, gainera, sortzen ari den enpleguaren zati handi bat prekarietatezko ezaugarriekin sortzen ari da (soldata txikiak, aldi baterakoak lanak, lanaldi partzialeko kontratuak...)”.

“Langabezia da, oraindik ere, arabarren kezka nagusia, eta, beraz, horixe da Foru Aldundiaren politika publikoen lehentasuna, eta baita nik zuzentzen dudanSailarena ere, ardura hori eman baitzitzaidan.Lan asko daukagu egiteko”, amaitu du esane

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos