http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak Elciegoko hirigintza plan berria onartu du

Udalak proposatutako hiri antolamendurako plan orokor berriak 21.126 metro koadroko arlo industrial berria proposatzen du upeltegi jarduerarako

. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailak Elciegoko hiri antolamendurako plan orokor (HAPO) berria onartu du, 2003ko udal arau subsidiarioak ordeztuko dituena.

Hirigintza plan berria –foru laguntzen programak diruz lagundu duena idazte prozesuan– indarrean dagoen hirigintza legediari egokitzen zaio, hain zuzen, lurzoruaren eta hirigintzaren 2/2006 Legeari, bai eta Guardia - Arabako Errioxako lurralde plan partzialari ere.

Izan ere, hirigintza plan berriaren xede da eustea lurzoruaren okupazioari eta konpentsatzea SR-2 sektore zaharraren sailkapena kentzea –ez baita garatu zailtasun topografikoak direla eta– eta 36.664 metro koadroko SR-2 sektore hirigarri berri bat sailkatzea, SR-1eko 28.600 metro koadroak gehituta, horiei eutsita.

Guztira, 366 etxebizitza berri eraikiko dira udalerrian. Horietatik, 180 egungo hiri lurzoruan eraikitzea proposatzen da. Halaber, datozen urteetan garatu beharreko lurzoru urbanizagarriko bi sektoreetan, 100 eta 86 etxebizitza eraikiko dira, hurrenez hurren.

Industria lurzorua

Industria lurzoruari dagokionez, hirigintza agiriak proposatzen du 21.126 metro koadroko sektore berri bat, batez ere ardogintzaren jarduerarako izango dena.

Gaur egun lurzoru urbanizagarriaren eta hiri industrialaren artean dagoen hutsunean kokatzen da, arau subsidiarioek jasotzen zutena.

Upeltegiakjartzea, udalerriaren jarduera ekonomiko nagusia izanik, hiri lurzoruan, hirigarrian eta ez hirigarrian jaso eta arautzen da, indarrean dauden hirigintza legediarekin eta lurralde planeamenduarekin bat etorriz.

Horrela, HAPOk gaur egun lurzoru urbanizaezinean kokatuta dauden upeltegiak ere jasotzen ditu.

Naturaguneaketa paisaia babesteaLurzoru urbanizaezinari dagokionez (udalerriko % 95,35), indarreko lurralde planeamenduaren araberako zonifikazioa egitea proposatzen da, bermatzeko naturaguneen babesa, batez ere, Ebro ibaiko ertzak, bai eta paisaia ere, monumentu multzo izendatu baitaArabako Errioxako (Araba) ardoaren eta mahastien kultura paisaia gisa.

Aipamen berezia egin behar zaio Elciegoko herrigune historikoaren eremuari, haren antolamendua Birgaitze Integratuko Plan Bereziaren bidez garatzen den eta gaur egun onespen bidean duena berrikuspena.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos