http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak eta EHUk gazteentzako azterlanak egingo dituzte elkarlanean

Hitzarmena hiru urterako izango da eta 82.800 euroko aurrekontua izango du

ELCORREO.COM

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, lurraldeko gazteentzat interesgarriak diren gaiei buruzko azterlanak eta ikerketak egin eta ezagutarazteko. Hitzarmena hiru urterako izango da, 2019. urtearen amaierara arte, 82.800 euroko aurrekontua izango du, eta kopuru horretatik foru erakundeak 65.412 euro jarriko ditu, Bizkaiko Aldundiak zehaztu duenez.

Foru erakundeak 2017. urtea gazteen urtea deklaratzea erabaki zuen. «Gazteria ezaugarri eta beharrizan bereziak dituen taldea da, eta, horregatik, beharrezkotzat jotzen dugu gaia ikuspuntu orokor batetik lantzea, gazteen bizitzako eremu guztiak elkarren artean lotuta: prestakuntza, lana, etxebizitza, nortasuna, hizkuntza, parte hartzea, lurralde oreka, gizarte kohesioa eta konpromisoa, garapen komunitarioa eta garapen iraunkorra, ingurumena eta mugikortasuna. Hori guztia dela eta, gai horiei buruzko azterlan eta ikerketen bidez, antzemandako beharrizanei erantzuten dieten gazteria arloko jarduketen plangintza egin ahal izango da», azaldu du.

Ildo horretan, nabarmendu du EHUk esperientzia handiko irakasleak eta ikertzaileak dituela, bai eta azterlan eta ikerketa horiek egiteko material eta giza baliabide egokiak ere. Horrez gain, hitzarmenaren bidez urtean bi tailer egingo dira, egiten diren azterlanen emaitza nagusiak aurkeztu eta azaltzeko.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos