http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak bertan behera utzi ditu eskolako kirol jarduerak astebururako

SERGIO EGUÍA

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak egin dituen meteorologia aurreikuspenak oinarri hartuta, Arabako diputatu nagusiak erabaki du gaurko (2017ko abenduaren 1a) 09:00etatik aurrera Arabako Lurralde Historikoko Larrialdietarako Lurralde Planaren (ALHLP) 0 MAILA (jarraipen fasea) abian jartzea.

Prebentzio gisa, eta eskola kirolerako meteorologia egoera desegokien protokoloari jarraituz, bertan behera uzten da gaur (ostirala) eskola kirolerako garraioa eta bertan behera uzten dira biharko (larunbata) bai garraioa bai eskola kirola bera lurralde osoan.

Aste honetan, Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzalezek eta Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko diputatu Josu Lopez Ubiernak gaur inauguratu dute aurrerantzean Arabako Foru Aldundiaren Ibilgailuen Zerbitzuan izango den errepideak kontrolatzeko zentro berria. Eraikin berria egoitza zaharraren halako bi da, jendea hartzeko gunea hobetu egin du eta azken teknologiarekin hornituta dago, dena 600.000 euro inbertitu ondoren.

Ramiro González diputatu nagusiak nabarmendu du inaugurazio ekitaldian “pozgarria” dela ikustea nola ari diren agerira etortzen duela bi urte inguru asmo hutsak ziren proiektu eta ideiak. “Lehengo Errepideak Kontrolatzeko Gunea aldatzeko beharra egiazkoa zen, zaharkiturik baitzegoen. Gune hura ez zen egokia Arabako Foru Aldundia bezalako administrazio moderno batentzat. Gobernu baten kudeaketa egintzetan agertu behar da, egintza horietan neurtu, eta gaur inauguratzen ari garen hau horixe da, hain zuzen, egitate bat, dagoeneko bete dugun konpromiso bat, eta beraren bidez hobetu egiten dugu lurraldearen segurtasuna eta bermatu egiten dugu herritarrarentzako arreta hobea”.

Lopez Ubiernak, bestalde, azpimarratu du eraikin berri horren inaugurazioarekin agintaldi hasieran agindutakoa betetzen dutela, alegia, gure bide sarea kudeatze aldera, errepideak kontrolatzeko zentro berri bat herritarren esku jartzea eta zerbitzu publiko hobe bat eskaintzea. Izan ere, bide sarea Arabako Foru Aldundiaren eskumen historikoa da. Agindutakoa, gaur egun, beteta dago.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos