Aldundiak Arabako parke naturalen udazkenerako agenda zabala aurkeztu du
Valderejon antzinako lanbideen azoka berreskuratuko da, zeina urriaren 12an egingo baita
Arabako parke naturalek agenda bete-betea dakarte udazken honetarako. Dozena bat jarduera baino gehiago prestatu dituzte Arabako biodibertsitatea ezagutzera emateko eta hura onik zaintzeaz kontzientzia harrarazteko.
Lehenengo hitzordua Gorbeiako parke naturalean izango da, non Mikel Arrazola argazkilari profesionalak masterclass bat zuzenduko baitu, Sarriko parketxean dagoen Biodibertsitatea etxetik kilometro batera erakusketari buruzkoa.
Valderejoren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, urriaren 12an, Arabako Foru Aldundiak antzinako usadio eta ohituren azoka berreskuratuko du, eta bertan, bisitariek aukera izango dute ezagutzeko besteak beste antzinako iruleek, harri tailugileek, gozogileek edo pasta eta zuku tradizionalak prestatzen zituztenek egiten zuten lana. Halaber, giza gazteluak itzuliko dira, haranean duela zenbait urte bazter utzitako ohitura.
Ospakizun egun horri amaiera emateko, hilero Gaubean egiten den azoka Lalastrako herrira, parkearen egoitza ofizialera, eramango da, eta bertako ekoizleek beren produktuak salgai jarriko dituzte bertan.
Bisita eta aholku mikologikoak
Halaber, igande goizero, Araiako parketxetik bisitamikologikoak abiatuko dira, perretxiko eta onddoetan adituek gidatuta, zeinek aholkuak emango baitituzte txangoan biltzen dituzten aleen gainean.
Horrez gain, Izki, Valderejo eta Gorbeian ekoibilaldiak egingo dira, mugitzeko arazoak dituztenentzat egokituak, zeinek aukera emango baitute inguru hartako biodibertsitate laboratuaren zati bat eta bertako zuhaitzak ezagutzeko eta horien fruituak dastatzeko.
Gaur goizean aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailak aurkeztu duen agenda zabalaren barruan dago, orobat, Valderejoko XV. mendi ibilaldia. Urriaren 28an (larunbata) egingo da, Lalastrako parketxetik abiatuta, eta 4 eta 7 orduko ibilbide bana prestatu dituzte.
Tximeletentzako habitat berriak
Azaroan sartuta, Zerynthia elkartearekin lankidetzan, zumar landaketa egingo da, Satyrium w-albumedo w-zuria tximeletaren habitata berreskuratzeko helburuarekin. Nahi duen orok parte hartu ahal izango du ekintza horretan.
Lo + leído
Top 50
- 1
La Salve garagardoaren fabrika berria Bilbon da jada
- 2
Hizkuntza maila lokalean indartzeko hitzarmena
- 3
Bilbo, irakurketa errazean erreferente
- 4
Bilbo, fabrikazio aurreratuari eta 4.0 industriari buruzko mundu osoko konferentzia garrantzitsuenaren egoitza
- 5
Añanako Gatz Haranak beste ibilbide ekologiko bat izango du bere ingurumen-balioen berri emateko
- 1
Retiran diez meses el carné de conducir a Margüello por triplicar la tasa de alcohol
- 2
La muerte de Avicii destapa el desordenado ritmo de vida de los DJs
- 3
El Athletic espanta a su público
- 4
Estos son los 18 vuelos de Bilbao que se verán afectados por la huelga de Vueling
- 5
«¡Sacadme de aquí!», imploraba una concursante de 'El Conquistador'