http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Aldundiak Antoñanan Vasco-Navarro ibilbidearen interpretazio zentroa hartzen duten bagoiak atondu ditu

SERGIO EGUÍA

Arabako Antoñana herrian Vasco-Navarro trenbidearen ibilbide berdearen interpretazio zentroa hartzen duten bagoiak atontzen eta hobetzen hasi da Arabako Foru Aldundia.

Josean Galera Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatua, Arabako Mendialdeko Kuadrillako eta Maeztu eta Kanpezuko udaletako ordezkariekin batera, bagoien apainketan parte hartzeko ekitaldian izan da. Bagoietan ingurumenari buruzko horma irudi tematikoak jarriko dira, bai eta “aspaldiko trenikoaren” historiari eta ibilbideari buruzkoak ere. Lan horren helburua da ekintza bandalikoen eraginez jasandako kalteak konpontzea, eta ibilbide horretatik igarotzen diren eskualdeko herrietako bizilagunek parte hartu dute.

“Bagoiak atondu eta haien itxura hobetu nahi izan dugu herritarrek parte hartzeko ekintza batean, zeinetan tartean baitabiltza inguru hartako bizilagunak”, azaldu du Galerak, eta adierazi du uste osoa duela “komunitateak elkarrekin egindako lan horrek konbentzitzeko ahalmena izango duela eta bidea eragotziko diola gizalegearen aurkako ekintza gehiagori”.

Era berean, Arabako Foru Aldundiak aukera hori baliatu du interpretazio zentroa atontzeko eta denboraren joanak ere eragin dizkion kalteak konpontzeko. 18.657 euroko aurrekontua izan da horretarako, eta diru horrekin sabaiak sendotu eta itoginak konpondu dira, eta margo zaharra eta herdoila kendu dira

Fotos

Vídeos