http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Aldundiak alkohol proba egingo du Arabako 19 herritan udako jaietan

SERGIO EGUÍA

Udako herriko jai asko eta asko hasi diren honetan, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailaren mendeko erakunde autonomoak, informazio karpak jarriko ditu lurraldeko 19 herritan, nahi duenari alkohol proba egiteko.

“PrebenJaia” programak dagoeneko hamarkada bat bete du Arabako landa zonako udalerrietan 2006an abian jarri zenetik, eta funtsean gazteentzat da, haiexek erabiltzen baitute gehien zerbitzu hori. 2017ko kanpainan iazkoan beste esku hartze egingo dira. Maiatzean hasi zen, Maeztun, eta hainbat herritara iritsiko da, besteak beste Uribarri Gaubeara, Bastidara, Langraiz Okara, Agurainera, Legutiora eta Murgiara; urrian emango zaio amaiera, Izarran.

Jaietan alkoholdun edari gehiegi hartzeak ekar ditzakeen arriskuez informatzeko, sentsibilizatzeko eta arriskuok prebenitu eta murrizteko ekintzatzat jotzen da programa hori. Herriko jaiak ospatzen edo, aurreikusitakoaren arabera, jai esparruren batera jendetza ekarriko duten ekitaldi orokorrak egiten direnean, abagune hori baliatzen da programa gauzatzeko.

Fotos

Vídeos