Borrar
Aldundiak aldatu egin du A-625 errepidearen proiektua

Aldundiak aldatu egin du A-625 errepidearen proiektua

sergio eguía

Domingo, 21 de enero 2018, 00:46

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arabako Foru Aldundiak aldatu egin behar du A-625 errepidea egokitu eta berritzeko proiektua, Bizkaiko mugaren eta Amurrioko industria poligonoen artean, lurzoruaren okupazioa 6.500 metro koadro inguruan gutxitzeko. Aldaketek errepide berriaren eta industriagune berrien arteko loturari eragingo diote.

Josu López Ubierna Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuak hala eman du jakitera gaur goizean, Arabako Batzar Nagusien aurrean egindako agerraldian, eta adierazi du hitzarmena egingo dela Amurrioko Udalarekin, aldaketa hori sartu, behin betiko proiektua onartu eta obrak lizitatzearren. "Aurreikusitako egutegiari eusten diogu, eta lanean ari gara proiektua lizitatzeko 2018aren amaieran, eta lanak 2019an hasteko”, adierazi du.

López Ubiernak batzarkide taldeei aurkeztu die gaur azterlan teknikoa, A625 errepide berriaren eta Amurrioko industria poligonoen arteko loturak egiteko aukeren gainekoa, eta azaldu du zer abantaila eta desabantaila dituzten aukera batzuek eta besteek –– bidezoruko errotonda, aireko errotonda eta beste garaiera batetik egindako lotura–– bide segurtasunaren ikuspuntutik.

Azterlana Amurrioko Udalak eskatuta egin da, eta ondorioa da beste garaiera batetik egindako lotura dela aukerarik onena, proiektuan agertzen den bezala, baina azterlanean proposatzen da, halaber, hainbat aldaketa egitea proiektu horretan, gutxitzearren lurzoruaren okupazioa 6.500 metro koadroan, bermatzearren sarbide eroso eta seguru bat industria poligonoetara eta erraztearren Nerbioiko parke linealaren jarraitasuna.

Proposamen honek Amurrioko Udalak eta Arabako Batzar Nagusiek mozio banarekin egindako eskaeretako batzuei erantzuten die.

“A-625 errepidearen erreforma ezinbestekoa da Aiarako Kuadrillakoerrepideak berritzeko eta istripuen tasa urritzeko. Errepide berriak hobekuntza handia ekarriko du erabiltzaileen segurtasunerako eta erosotasunerako”, adierazi du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios