http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak abian jarri du ‘B-Mentor’ proiektua, turismoaren sektorean prestakuntza sustatzeko

Cristina González bazkide europarren bilerako buru da Aldundiaren jauregian

I.AGOTE

Arabako Foru Aldundiak eta bere bazkide europarrek abian jarri dute gaur ‘B-Mentor’ proiektua, turismo sektoreko enpresen lehiakortasuna eta profesionalen gaitasunaren kalitatea hobetzeko sortua, prestakuntzako zenbait tresna eta baliabideren bidez mentoringa oinarri hartuta.

Proiektu europar horretan parte hartzen duten erakundeek eta entitateek gaur egin dute lehenengo lan bilera Aldundiaren jauregian Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko foru diputatua buru zuela, helburuak, garapen egutegia, zabalkunde tresnak eta ebaluazio erakusleak eta baliabideak definitzeko.

Urte hasieran, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailak ‘B-Mentor’ proiektua aurkeztu zuen Europako Batzordearen Erasmus + deialdira, Lanbide Heziketaren lerroaren eta hezkuntza, prestakuntza eta gazteriaren arloan elkartze estrategikoak bultzatzeko estrategiaren barruan.

Europako Batzordeak onartu du proposamena foru erakundearen lidergoaren pean,190.680,00 euroko aurrekontuarekin.

Proiektuaren bost bazkideek: Arabako Foru Aldundia, Media Creativa 2020 (Espainia), Krakowskie Centrum Zarzadzania i Administracji (Polonia), CNA Associazione Provinciale di Pesaro e Urbino (Italia), Hellenic Management Association (Grezia) eta Nevsehir il Kultur ve Turizm Mudurlugu (Turkia) lehenengo lan bilera egin dute gaur Aldundiaren jauregian.

“Proiektu honen asmo da turismoko enpresen lehiakortasuna eta bertako profesionalen gaitasunarenkalitatea handitzea, prestakuntza baliabideen bidez mentoringa oinarri hartuta, hau da, ikastea sektorean esperientzia eta gaitasunak dituzten pertsonen aholkuen bidez”, azaldu du Cristina Gonzalezek.

Foru diputatuak esan du arlo turistikoaketa bertakoprofesionalek behar dutela “ezagupenak, gaitasunak eta trebetasunakeguneratu, lehiakortasunari eusteko. Eta horretarako kalitateko prestakuntza eskaintza behar da eta B-Mentor proiektuak eskaintza hura aberasteko balioko du metodologia berritzaile baten bidez”.

B-Mentor proiektuak bi urte iraungo du eta 2019ko amaieran bukatuko da, sektoreari eta bertako profesionalei bi produktu hauek eskuratuta: mentoringa aplikatzeko esparru metodologikoa eta prestakuntzako zenbait tresna, turismoaren sektorean ikaskuntzaeta esperientzia trukeasustatzen duten mentoreentzat.

Baliabide horiek, besteak beste, izango dira prestakuntza ikastaro bat, tresna praktikoak eta prestakuntza pilulak, sektorearen barruan ikaskuntza eta esperientzia trukea sustatzen duten mentoreentzat.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos