http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak 5.500 zuhaitz landatu ditu Uribarri Ganboan gerriko berdea sortzeko

Ibaiertzeko espezieak landatu dituzte, hala nola lizarrak, zumeak, zurzuriak eta makalak uretatik gertuen dauden guneetan, eta erkametzak, arteak, elorri zuriak eta elorri beltzak eremu lehorragoetan

I.AGOTE

Bertako 5.500 zuhaitz espezie landatzearen bidez, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailak gerriko berdea sortu du Uribarri Ganboako urtegiaren perimetroan, zeina iragazki naturala izango baita, eta uraren kalitatea hobetuko baitu.

Zehazki, ibaiertzeko espezieak landatu dituzte, hala nola lizarrak, zumeak, zurzuriak eta makalak uretatik gertuen dauden guneetan, eta erkametzak, arteak, elorri zuriak eta elorri beltzak eremu lehorragoetan. Josean Galera Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuak gogorarazi duenez, “Kontua da iragazki ekologiko bat sortzea, urtegiaren inguruko nekazaritza eta abeltzaintza jarduerak sortzen dituen substantziak eta konposatuak atxiki, iragazi eta araztuko dituena, hartara gizakiok edateko den ur horren kalitatea hobetzen jarraitu dadin”.

Horren harira Galerak erantsi duenaren arabera, “urtegia bizileku finkotzat edo aldi baterako bizitokitzat duten hegaztien habitata hobetuko da, eta narriatuen dauden eremuak itxuraberrituko dira”. Izan ere, hainbat espezie mehatxaturi ostatu ematen dio urtegiak. Guztira 25 espezietako 3.700 ur hegaztik baino gehiagok urtegi horretan ematen dituzte neguko hilabeteak, eta urtero 456 bikote ugaltzaile ur horietan lekukotzen dira.

Halaber, aldundiak esku-hartze hori baliatu du eremu hartako itxiturak sendotzeko, ez dadin ganadurik zuzenean uretara joan, horrek ere uraren kalitatea hobetzen lagunduko du eta.

Gainera, arbola berriek geriza emango dute urtegietako bide berdetik ibiltzen diren txirrindulari eta oinezkoentzat. Iragazki berdeen funtzionatzeko era Zuhaitzen sustraiek ura eta gatz mineralak xurgatzen dituzte lurzorutik, eta zurtoinera eta hostoetara bideratzen dira, eraldatueta konposatu organiko bihurtzeko. Era horretan, zuhaitz masek laguntzen dute lurrazalean zein lurpean dabiltzan euri urek dituzten mikroorganismoak, gatzmineralak eta bestelako substantzia arrotzak deuseztatzen. Zuhaitzek, gainera, euri urek eramaten duten mantenugai kantitatea ere kontrolatzen dute, eta eutrofizazio prozesuak galgatzen dituzte, bestela, prozesu horiek dibertsitate ekologikoa pobretuko lukete eta.

“Oihanak eta baso masak dira iragazki naturalik onenak, eta ura arazten laguntzen digute”, adierazi du Josean Galerak, laburbiltzeko. Ingurumen eta Hirigintza Saileko diputatuak abagunehori baliatu du Uribarri Ganboako urtegiaren ekarpen naturalaren garrantzia nabarmentzeko. Hain zuzen ere, urtegi hori RAMSAR hezeguneen zati da, eta honela deskribatu ditu gune horiek: “Espazio ezinbestekoak dira gure baliabide naturalakonik zaintzeko; behar-beharrezkoak, gizakion ongizatea ziurtatzeko,batez ere klima aldaketa gertatzen ari den gaur egungo testuinguru honetan”. Izan ere, Uribarri Ganboak EAEko herritarren ia % 50entzako ura ematen du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos