http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak % 38an handituko ditu Arabako errepideak hobetzeko inbertsioak

Aurrekontuak bermatzen du Arabako Mugikortasun Plana behin betiko ezartzea, 3,5 milioi eurorekin

I.AGOTE

Arabako Foru Aldundiak datorren urtean Errepideen Foru Sarea egokitu eta hobetzeko 12,6 milioi euro inbertituko du, hau da, 2017an baino % 38 gehiago. Inbertsio ahalegin horri esker hasiera emango zaie N-240 errepidea berritzeko obrei Legutio aldean. Halaber, N-124 errepidea bikoizteko proiektuarekin jarraituko da eta bukatu egingo da Assa eta Bilar arteko errepide berria.

Josu López Ubierna Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuak datu horiek eskaini ditu Arabako Batzar Nagusietan bere sailaren aurrekontuaren 2018ko lerro nagusiak aurkezteko egin duen agerraldian. López Ubiernak nabarmendu du inbertsioetako ahalegin horiek helburu hirukoitza dutela, hain zuzen, bide sarea modernizatu, seguruagoa egin puntu eta bidegurutze arriskutsuak kenduaz eta ekonomia eta enplegua sustatzea Araban.

“Bete egingo dugu N-240 errepidea Legutio aldean egokitzeko obrei hasiera emateko hartu dugun konpromisoa; izan ere, errebuelta eta bidegurutze arriskutsuak kendu eta Lacorzanilla industrialderako sarbideak hobetuko dira. Aurrekontuek milioi bat eta 1,3 milioi euro gordetzen dituzte, hurrenez hurren, proiektu horietarako”, azpimarratu du.

Proiektuak, halaber, 9 milioi euro esleitzen ditu N-124 errepidea egokitu eta hobetzeko proiektuari jarraitzeko, Arabako Errioxara sartzeko ate naturala baita, eta 618.400 euro, amaitzeko - 3118 errepidearen trazadura berritzea amaitzeko, Assa eta Bilar lotzen dituena.

Azken horren obra egiaztapena 2018ko udaberrirako aurreikusten da; errepidea trafikoari zabalik dago jada.

Gainera, eta berrikuntza modura, aurrekontuak jasotzen ditu lehenengo partida bat eta konpromiso kredituak egokitzeko A-625 errepidea Amurrio eta Bizkaiko mugaren artean.

“Aurrekontuok islatzen dute sail honek hartu duen konpromisoa legegintzaldi honetan burutzeko Errepideen Foru Sarean bukatu gabe dauden hiru proiektu handiak: N-124, N-240 eta A-625”, esan du.

Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailaren 2018rako aurrekontua, guztira, 41,5 milioi eurokoa da, hain zuzen, ekitaldi honetan indarrean dagoena baino % 11 gehiago.

Diru horretatik gehiena programa hauetan erabiliko da: bide azpiegiturak (26,6 milioi euro), garraioak (8,2 milioi euro) eta desjabetzeak (864.000 euro).Aurrekontu gehikuntza horrek aipatutako inbertsio sustapena finantzatzen du eta,bide batez,ahalbidetzen du handitzea zaintze, mantentze eta neguko bidezaintzarako baliabideak 7 milioi euroraino, handitzea % 17 segurtasuna hobetzeko bide sarean egin beharreko lanetarako programak 875.000euroraino, eta baliabideak gordetzea fauna igarobideak egokitzeko eta Zarataren aurkako Ekintza Plana garatzen hasteko.

López Ubiernak azpimarratu du lurralde historikoko bidesaridun bi autobideetako (AP-1 eta AP-68) ohiko erabiltzaileei hobarien programak finantzatzen dizkieten bi partidak-250.000 euro-luzatuegingo direla datorren ekitaldian horiek hobetzeko iragarpena betetzeko.

Azkenik, eta mugikortasunari dagokionez, deigarriakdira foru garraioa finantzatzeko aurreikusi diren 3,5 milioiak, aldundiaren autobus geltokien markesinak ondo zaintzeko gordetako 80.000 euroak, autobus elektriko adimentsurako(BEI)2,8 milioi euroak eta Gasteizko tranbia zabaltzeko 1,8 milioi euroak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos