http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak 2017ko Enplegu Eskaintza Publikoa onartu du, 51 plazarekin

Administrazio, informatika eta zerga-ikuskatzailetzako postuak ditu barnean

I.AGOTE

Foru Gobernuak 2017ko Enplegu Eskaintza Publikoa onartu du gaur, 51 plazarekin, Administrazio Orokorreko plantillako beste hainbeste hutsune betetzeko. Plaza horietako gehienak C1 mailako postu hutsei dagozkie (administrariak), baina badaude, baita ere, A1 mailako 8 plaza (6 zerga-ikuskatzaile edo ikuskatzaile laguntzaile, eta 2 teknikari informatiko).

Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren etaForu Administrazioaren Sailak 2018an EEP edo Enplegu Eskaintza Publiko berri bat bultzatzeko asmoa du, Estatuaren legeek ezartzen dituzten berriztatze tasak ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Bi deialdiek, 2017koak eta 2018koak, bat egingo dute aukeraketa prozesu bakar batean. Datorren ekitaldiaren amaiera aldean hasiko dela aurreikusten da.

Legealdiaren hasieran plantillako bitarteko langileen ehunekoa murrizteko eta plantilla berritzeko martxan jarritako estrategiaren barruan kokatzen da 2017ko EEP. Estrategia horrek badu beste helburu bat: plantillaren lanbide profilak erakundearen benetako beharrizanetara eta herritarren eskakizunetara moldatzea, eta zerga iruzurraren kontra jarduteko giza baliabideak hobetzea.

2016ko EEP onartzea, goi-mailako teknikarien 78 plazarekin, lehenengo urratsa izan zen estrategia horretan eta, hain zuzen ere, aukeraketa prozesua ia bukaturik dago eta langile berriak 2018aren lehenengo hilabeteetan hasiko dira beren lanpostuetan. Orain bigarren urratsa eman da 2017ko EEPrekin, batez ere administrazio lanpostuetan hutsuneak betetzeko, Langile Batzordean ordezkaturik dauden sindikatuekin haren edukia negoziatu ondoren.

2017ko Enplegu Eskaintza Publikoa, guztira, 51 plazak osatua da, Aldundiaren plantillako beste hainbeste hutsune betetzeko: 46 plaza txanda irekian eta 5 plaza barne sustapenean. Plaza horietako gehienak, 43 guztira, C1 mailako postu hutsei dagozkie (administrariak), baina badaude, baita ere, A1 mailako 8 plaza (6 zerga-ikuskatzaile edo ikuskatzaile laguntzaile, eta 2 teknikari informatiko).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos