http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundiak 113.000 euro izendatu ditu Las Cuatro Torres elkartearentzat

Arabako pentsiodun, erretiratu eta alargunen elkarteak gehitu egin du kultur bidaien kopurua

I.AGOTE

Arabako Foru Aldundiak, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bitartez, elkarlan hitzarmen berri bat sustatu du Las Cuatro Torres elkartearekin, jarduera programa bat gauzatzeko, zeinaren ezaugarririk nabarmenena baita adinduentzako kultur bidaiak gehitzea.

GOFEk, oraindik ere, lagundu egiten dio Arabako pentsiodun, erretiratu eta alargunen elkarteari. Hitzarmen berrian, foru erakundeak 113.000 euro izendatu ditu adinduen gizarte sustapeneko jardueretarako, eta hor sartzen dira boluntariotza programa eta kultur eta jolas jarduerak sustatzea, nahiz elkartearen eskualde batzordeek gauzatzen dituzten jarduerak.

Las Cuatro Torres elkarteak gehitu egin ditu bere eskaintzan kultur txangoak, gertuko lurralde historiko eta autonomia erkidegoetarako bidaiekin nahiz Iparralderako bidaiekin. Halaber, baditu oraindik mendekotasunarekiko adinduentzako oporrak eta hondartzarako bidaiak.

Bestalde, ohiko jardueren ondoan, hala nola antzerkia, informatika, abesbatza, eskulanen lantegia, sukaldaritza eta gozogintza, literatur lehiaketa edo mahai jokoen txapelketa, beste batzuk ere eskainikoditu, hala nola barreterapia, testamentu eta ondorengotzei buruzko mintzaldiak edo zahartze aktiboaren gaineko programa. Halaber, boluntariotza programari ere eusten zaio, Las Cuatro Torres elkarteko hogeitaka bazkidek parte hartzen dutela, lurralde historikoko beste adindu batzuei lagun eginez, edo bakardade arazoei konponbidea emanez edo arinduz.

Fotos

Vídeos