http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aldundia, LH eta EHU bildu dira abiarazteko 4.0 Industria prestakuntza programa

Hala, foru erakundeak aurrera jarraitzen du Arabako enpresen lehiakortasuna hobetzeko daukan xedearekin, horrela enpresa horietako profesionalen prestakuntza egokia ahalbidetuko duelarik

I.AGOTE

Aldundiak aurrera jarraitzen du fabrikazio aurreratua-4.0 Industria iristen denerako Araba prest egotea eta hori iritsiko dela aprobetxatzea ahalbidetuko duten tresnak garatzeko daukan apustuarekin. Ekimen berri horretan, hauexekin bildu da, 4.0 Industria prestakuntza programa abiarazteko: EGIBIDE, Ikaslan Araba eta hari elkartutako zentroetatik bi (Mendizabala LHII eta Zarobe BHI) eta Euskal Herriko Unibertsitatea, (EHU) Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolaren bidez.

Ikastaroa 330 ordutakoa da eta xede du profesionalak gaitzea 4.0 Industria kontzeptuaren barruan sartuta dauden teknologietan, eta modu horretan aurre egin nahi zaio Arabako enpresak erronkari erantzuteko behar bezala prestatutako profesionalak izateko daukan beharrari; gainera, produkzio prozesuak digitalizatzea aukera ona da bezeroei modu lehiakorragoan erantzuteko.

Hitzarmen honetan jasoriko jardunei esker, alde batetik, lurraldeko enpresek eskatzen duten profilarekin prestatu ahalko dira profesionalak, eta bestetik, hiru erakundeetako irakasleek teknologiaren batean gaitzeko aukera izango dute, eta Arabako prestakuntza zentroak goi mailako prestakuntza espezializatua emateko beharrezkoa den ekipamenduaz hornitu ahalko dira.

Industria edo informatika arloko ingeniaritza graduren bat edo arlo berdineko goi mailako prestakuntza zikloren bat egina duten pertsonentzat dira ikastaroak. Ikasketa horietako azken urteetako ikasleek ere egin ahalko dituzte ikastaro horiek; baita lan esperientziaren ondoriozindustria jakintza egiaztatzen dutenek ere.

Edukiei dagokienez, Egibidek ikasketa hauek emango ditu: robotika kolaboratiboa, automatizazio aurreratua eta ikuspenartifizialaren erabilera; Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolak: zibersegurtasuna, Big Data Analytics, gauzen Internet automatizazioan eta produkzio prozesuen kontrol sistemak (MES), eta Mendizabala lanbide heziketako ikastetxe integratuak: gehikuntza bidezko fabrikazio teknologia, diseinu parametrikoko tresnak, eta iragarpen mantentzea eta mantentze proaktiboa.

Ekimen hori sortu da parte hartzekoa den Agora prozesutik, zeinari esker LH publikoak, pribatuak eta EHUk batera lan egiten aribaitira, ahaleginak eta baliabideak koordinatuz, eta hori lurraldearen erronka bati erantzuteko Arabako hiru hezkuntza erakunde nagusiek duten lankidetzaren erakusgai bikaina da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos