Borrar
Ordutegi aldaketak jasango ditu tranbiak. Fernando Gómez
Aldaketak Bilboko tranbian, Herri Krosa eta Athleticen partida direla eta

Aldaketak Bilboko tranbian, Herri Krosa eta Athleticen partida direla eta

Futbolzaleak San Mameseko partidatik irteten direnean zerbitzua moztuko da Casilla eta Euskalduna artean segurtasuna bermatzeko helburuarekin

elcorreo.com

Viernes, 17 de noviembre 2017, 23:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Herri Krosa lasterketa eta Athletic eta Vilarreal taldeek arratsaldean San Mamesen jokatuko duten futbol partida direla eta, Bilboko tranbiaren zerbitzuak gorabehera batzuk izango ditu bihar egun osoan.

Goizean izango den Herri Krosaren ondorioz tranbiaren zerbitzuan mozketa txikiak egitea beharrezkoa izango da. Zehazki, Atxuri-Pio Baroja tartean ez da zerbitzurik izango 10:58tik 11:28ra, eta Casilla-Ospitalea tartea zerbitzu gabe egongo da 11:18tik 11:30era. Ordu tarte horretan zerbitzu hauek izango dira: Pio Baroja-Ospitalea, 11:06an; Pio Baroja-Casilla, 11:21ean; Ospitalea-Atxuri, 11:30ean.

Arratsaldez, bestalde, Atxuritik Casillara 15 minutuan behin izaten diren ohiko zirkulazioez gain, Pio Barojatik Ospitalera 19:44an, 19:59an eta 20:29an irtengo diren zerbitzu bereziak eskainiko dira, eta beste bat izango da Atxuritik Ospitalera 20:06an.

Horrez gain, futbolzaleak San Mameseko partidatik irteten direnean zerbitzua moztuko da Casilla eta Euskalduna artean segurtasuna bermatzeko helburuarekin, 22:11etik 22:59ra, gutxi gorabehera. Behin mozketa bukatuta, Atxuri eta Casilla noranzkoetan zerbitzu bereziak abian jarriko dira.

Partida amaitzerakoan San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan jende pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatu du, tranbiako zerbitzu bereziak hortik irtengo baitira. Halaber, Bilboko tranbian bidaiarien sartze prozedura errazteko, Euskotrenek ordainketa sistema bezala Barik erabiltzea gomendatzen du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios