http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Alavabus aplikazioa erabilgarri dago dagoeneko Apple gailu mugikorretarako

Aukera ematen du jakiteko autobusak noiz pasatuko diren geltoki bakoitzetik

I.AGOTE

Aste honetatik aurrera, Alavabus aplikazioa erabilgarri dute Appleren IOS sistema eragilea duten gailu mugikorren erabiltzaileek. APP horri esker, erraz ikusi daiteke bidaiarien errepideko garraioko foru lineen ibilbide, ordutegi eta albisteei buruzko informazio osoa, bai eta autobusak benetan noiz igaroko diren ere.

Aplikazioaren hasierako menuan bederatzi aukera daude: geltokiak, lineak eta ordutegiak, mapa, QRa eskaneatu, gertuko geltokiak, gogokoenak, berriak, informazioa eta hizkuntza. Aukera horiek atea irekitzen diete argibide praktiko guztietara bai foru garraioa lehenbizikoz erabili eta argibide horiek behar dituzten erabiltzaileei bai zerbitzua arrunki erabiltzen dutenei.

Geltokiak aukeraren bidez, jakin daiteke edozein geltoki non dagoen, geltokiaren izena sartuta; eta, hortik aurrera, aukera ematen du hauek guztiak egiteko: geltoki hori bere ibilbidean duen edozein lineatako hurrengo autobusak noiz iritsiko diren ikusi; geltoki horretan foru garraioko zein lineek hartzen dituzten bidaiariak, ibilbidea mapan eta ordutegiak dataren arabera ikusi; nora bidaiatu daitekeen jakin; eta geltokia mapa batean geolokalizatu.

‘Mapa’ aukeraren bidez, geltoki guztiak geolokalizatu daitezke; bestalde, ‘gertukogeltokiak’ aukerak erabiltzailea dagoen tokitik gertuen dauden geltokiak erakusten ditu, eta zer distantziatara dauden ere adierazten du.

Azkenik, ‘QRa eskaneatu’ aukeraren bidez, mota horretako kodeak eskaneatu daitezke; eta ‘informazioa’ atalak aukera ematen du sailarekin telefonoz edo posta elektronikoz harremanetan jartzeko.‘Alavabus’ aplikazioa uztailean jarri zen erabilgarri Android sistema eragilea duten gailu mugikorretarako, eta orain aukera dago Appleren IOS sistema eragilea duten telefono mugikor, tableta eta erloju adimendunetan ere doan deskargatu eta instalatzeko.

Fotos

Vídeos