http://static.elcorreo.com/www/menu/img/alava-desktop.jpg

Araba eta Burgosko aldundiak 7 hitzarmen abiarazteko bildu dira

Bi erakundeak soinez soin aritu ziren lanean atzo, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean sartuko diren zenbait erabaki zehazten amaitzeko

Nuria Nuño
NURIA NUÑO

Arabako Foru Aldundiko eta Burgosko Probintziako Diputazioko hainbat kide atzo bildu ziren Gasteizen, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean sartuko diren eta duela zenbait hilabete bi erakundeek sinatu zuten esparru akordioaren eremuan sartuta dauden hitzarmenen azken zehaztasunak lantzeko. “Badaramagu urte erdi baino gehiago posturak hurbiltzen eta jarrerak zehazten, erabakian jasorik zeuden 13 arloetan; orain, gutxi gelditzen da zehazteko, baina ziur nago lagunduko dugula trebiñuarrek eskura izan ditzaten Arabako Aldundiak eskaintzen dituen zerbitzu publikoak”, adierazi du Pilar Salazar diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatuak.

Aurreikusi da datozen egunetan 7 hitzarmen sinatuko direla, hasiera batean, “nahiz eta arlo gehiago sartu ahalko diren edo lehenago planteatutakoa zehaztu”. “Astebete eman diogu geure buruari lan horretarako, eta 15 egunetan bilera egingo du dena bukatutzat jotzeko eta adosteko zein izango diren behin betiko edukiak”, erantsi du García de Salazarrek.

Hitzarmenek Kultura eta Kirola, Elementu Txikiak, Bertdintasuna, Zerbitzu Sozialak, SISEU eta Gazteria arloak izango dituzte kontuan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos