Borrar

Alava Plus turismoko prestakuntza eta praktiken programan izena emateko epea abenduaren 29ra arte luzatu da

sergio eguía

Lunes, 25 de diciembre 2017, 23:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arabako Foru Aldundiak abenduaren 29ra arte luzatu du Alava Plus turismo arloko prestakuntza eta enplegu programan izena emateko epea. Egitasmoak turismoaren arloko prestakuntza eta sektoreko enpresetan praktikak egiteko aukera eskainiko die 60 gazte langaberi, laneratzea errazago izan dezaten.

Parte hartzaileek hirugarren mailako lanbide ziurtagiria eskuratuko dute eta, horrez gain, 1.500 euroko beka ere jasoko dute. Alava Plus programak Europar Batasunaren finantzaketa dauka, Arabako Foru Aldundiak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Programak 840 orduko enplegagarritasunerako gizarte eta hezkuntzako proiektu integrala eskainiko die 16 eta 30 urte bitarteko 60 arabar langaberi. Norbere orientazioa eta lanbide orientazioa, zeharkako eta berariazko prestakuntza, eta turismoaren sektorean lanbide praktikak egitea izango dira programaren ardatzak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios