Borrar
Aixerrotako errota.
Aixerrotako errota ustiatzeko lizitazioa egingo da laster Getxon

Aixerrotako errota ustiatzeko lizitazioa egingo da laster Getxon

Proposamenak aurkezteko 30 lan eguneko epea izango da, datorren azaroaren 10eraino

Izaskun MOYANO

Sábado, 30 de septiembre 2017, 23:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Getxoko Udalak Aixerrota Errota lehiaketara atera du Taberna-Jatetxe modura ustiatzeko. Emakida horrek 10 urteko iraupena izango du eta 5 urtez luzatu ahalko da, egun indarrean dagoen emakida amaitu eta gero, 25 urteren ondoren. Ostalaritzaren aldetik, B taldearen (tabernak…) barruan Getxoko Ostalaritzako Ordenantzaren arabera eta 2. taldearen barruan Eusko Jaurlaritzaren ordutegien dekretuaren arabera ustiatuko da taberna-jatetxea (neguan, 06:00etatik 01:00etara, astelehenetik ostegunera eta igandetan, eta 06:00etatik 02:30ak arte, ostiral eta jaiegun bezperatan. Udan, ordu erdi beranduago itxi ahal da).

Joseba Arregi Hirigintza zinegotziak azpimarratu du Getxoko sinboloetako bat dela eta horren harira, aipatu du “25 urteren ondoren berriro lehiaketara aterako dugu ekipamendu hau, leku eder batean dagoena, Bizkaian jende gehien dabilenetako pasealekua. Zalantzarik gabe, lehiaketara berriro aterako dugun ekipamendu hau nahiko erakargarria izango da ostalaritza arloko lehen mailako proposamenak aurkezteko; horiei esker, herrialdeko gastronomiaren barruan gutxienez gaur egun daukan mailari eustea lortuko dugu”.

Proposamenak aurkezteko 30 lan eguneko epea izango da, azaroaren 10eraino, lizitazio-iragarpena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita. Ematen den emakida eskubidearen ordain gisa, kontzesiodunak aldiroko kanon bat ordaindu beharko du hilean, bere proposamen ekonomikoan jasoko dena; halaber, ostalaritzaren sektorean duen eskarmentua eta aintzastapena (aintzatespenak, aipamenak, titulazioak eta abar) baloratuko dira.

Eraikinak gutxi gorabehera 266,06 m2 erabilgarriko erdisoto bat, eta gutxi gorabehera 370,53 m2 erabilgarriko beheko solairua dauzka, non jatetxeaz gain eta taberna-kafetegia ere dagoen, portxetik sarrera independentea daukana; terraza bat ere badauka, kanpoaldean. Dorreak bestalde, 77 m2 ditu.

Behar den informazio guztia Ondare eta Etxebizitza Sailean (Foruak, 6. Telefono-zenbakia: 944.660.044, e-posta: ondarea@getxo.eus) dago eskuragarri eta webgunean.

Gaur egun, ostalaritza-enpresa bat, Cubita Jatetxea, ar¬duratzen da eraikuntza kutun honetaz, eta errota¬ren barruan erakusketa-areto bat dago. Abenduaren hasieran amaituko zaio emakida.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios