http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ainhoa Zuazua sopranoak eta Ruben Fdez. Agirre piano joleak, Arriagan

Ainhoa Zuazua sopranoa, ikuskizun batean./Julio Calleja
Ainhoa Zuazua sopranoa, ikuskizun batean. / Julio Calleja

Datorren otsailaren 12an hasita maiatzaren 21a bitartean lau ikuskizun hartuko ditu antzokiak musika frantsesaren zikloan

IZASKUN MOYANO

Hasi berri dugun urte honetan, Arriaga Antzokiak ekintza berri bat sartu du bere agendan. Izan ere, gaur, otsailaren 12an, musika frantsesaren zikloa hasiko da. Guztira lau ikuskizun eskainiko dira antzokian, maiatzaren 21era arte. Astelehen honetan Ainhoa Zuazua sopranoa eta Ruben Fernandez Agirre piano jolearen txanda izango da. Artista biekin batera Olatz Ganboa antzezlea ere izango da taula gainean errezitatzaile gisa.

Emanaldian Frantziako musikaren inguruko hiru konposatzaile omenduko dituzte: Charles Gounod (Paris 1818), George Bizet (Paris 1838) eta Jules Massenet (Saint- Étienne 1842). Hirurak piano jole handiak izan ziren bere garaian. Izan ere, Erromako Sari garrantzitsua jaso zuten eta elkarren artean harreman handia izan zuten. Horrez gain, 1875ean Pariseko Ópera Comique izenekoan egin zen 'Carmen' lanaren estreinaldi polemikoan egon ziren.

Euren operak direla eta, musikaren historian sartu diren hiru konposatzaile dira, baina ahotserako eta pianorako abestiak ere idatzi zituzten. Massenetek, adibidez, 200 baino gehiago idatzi zituen. Oraingo honetan, Ainhoa Zuazuak eta Rubén Fdez. Aguirrek lan horietako batzuk hurbilduko dizkiete ikus-entzuleei, musikaz gozatzeko gau bikain gisa aurreikusten den emanaldian.

Lehendabiziko emanaldi honen ondoren, beste hiru etorriko dira. Hurrengoa, datorren otsailaren 25ean izango da Antonio Oyarzabalen eskutik. Piano joleak Poulence eta Ravelen musika interpretatuko du. Beste egun batean, apirilaren 16an hain zuzen ere, Miren Urbieta, Ainhoa Zubillaga eta Ruben Fdez. Agirreren txanda izango da. Kasu honetan, Saint Saëns, Chausson eta Fauréren musika eramango dute eszenatoki gainera. Azkenik, maiatzaren 21an, Elena Copons eta hirugarrenezko Fdez Agirrek, Poulence, Duparce eta Pedrellen doinuak joko dituzte.

Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude 12 eta 15 euro artean. Hauek txarteldegian, telefonora deituta edota antzokiko webgunean eros daitezke.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos